Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Robert-ek aldiz lagundu du bere koñata, gazterik alargundua bi haur ttipi zituela hazteko, haatik haurrak haunditzearekin joan zen Larzabaleko esnetegirat langile eta han lanean arizan erretreta artino. Herria 2003-02-06
Haien biziaren arabera, XVI. mendetik XX. mende hau artino, ikasi diat bertzeari nagusitzeko gosea dela Historiaren motorra. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.
Ez diot ere hari egundaino hitzik erran, orain Errege Jaunak berak agindurik haren abokatu izatera heldu naizen artino, nahiz ez haren ez beste nehoren abokatu ez naizen izan, ez izatea gogoratu ere. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 162. orr.
Partida huntan sasoi eder batetarik heldu zaigu Larrechea eta partida ederki zoan Istillarte nekatzen hasi artino. Herria 2005-10-13
Agian pidaia on bat eginen duzue biek! Ikus artino! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.
Arizaleak trebatü beharraz gain, pastoral baten bürüala eramaiteko bada beste trahola hanitx, ikusgarriaren egünean gaüzak oro plantan izan artino. Herria 2005-06-02
Eta, horrela, kausen kausak bilatzetik ez dira geldituko Jainkoaren nahira ihesegiteraino, erran nahi baita ezjakintasunaren aterbera jo artino. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 113. orr.
Karia horretara, "Informatika eta Komunikazione Teknologi Berrietako" agenziak, Internet gune lehiaketa bat antolatzen du otsailaren 19 artino. Herria 2001-01-18
Uztailaren 25-an, ortzegunez, aratseko 8-etarik 10-ak artino: gazten lekukotasunak eta beilaldia Pierre Eliane frailearekin. Herria 2002-07-25
Usaian bezala kamiun bena bat Herriko Etxe ondo hortan emana izanen da ortzirale aratsaldean eta hor egonen da larunbat goizean 8 ak eta erdi artino. Herria 2003-06-05
· Kontseiluak baimena eman dio hartzen duen IBA kopuruaren emendatzeko erdiaz, urtean 60 000 tona artino; IBB en kantitatea hamar aldiz emendatzeko baimena ere eskuratu du, urtean 2500 tona artino. Herria 2002-09-19
orai artino (7); orain artino (3)
artinoko auzapeza (3); erre artinoko opila (4); ogia erre artinoko (4); orai artinoko bera (3); orain artinoko (26); ordu artinoko (3)
orain artinokoa (4)
orai artinokoak (4); urte artinokoak (6)