Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
AEBek artileria erabili du Bagdaden; Falujan, Latif jeneral irakiarra jarri dute indarren buru. Berria - Mundua 2004-05-05
Militarrak estatu-kolpearen alde agertu ziren hasieratik nahiz eta zalduneria eta artilleria lehen momentuetan ados ez egon. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Gauzak aski nekez zihoazen ordu arte ere, bidea ez izanez orain bezain zabala; geroago zuten zabaldu Napoleonen artilleria pasarazteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.
Kalea luzea zen, eta bi aldeetan zeuden etxeek -horietako batzuk sutan eta bestetzuk erdi suntsiturik- argiro adierazten zuten oso gogorra izana zela infanteriako soldadu haiek bertan agertu aurretik, artilleriak eragindako zigor-erasoaldia. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 153. orr.
Artileriak harresiaren aurkako tiraldiari ekin dio. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 330. orr.
39 egun Brauweiler-en preso girela, goizeko 5etan artileriak iratzartzen nu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.
Liddell Hart-en Europako Gerraren Historiako 242. orrialdean irakur daitekeenez, britainiar armadaren hamahiru dibisiok (artileriako mila eta laurehun pieza lagun). Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.
Leiho batzuk zabaldu ziren eta jendea atera egin zen, artilleriako furgoi bat pasatzen zela pentsatuz dudarik gabe. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.
Artileriako tiratzaile bat bezala armatua, bat baino gehiago iziaraziko du oraino. Herria 2001-06-14
1800ean, Bonapartek artileriako jeneral izendatu zuen eta Rhin-eko gudarostera bidali. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 11. orr.
Ez ziren ke hodeiak, artilleriaren desarrek zeruan sortzen zituzten kiribil zurixkak baizik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.
Artilleria astuneko bateria baten ondotik igaro gara. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.
Ez da artilleria ahalguztidunaren zaratarik gaur gauean, baina fusilen eta metrailadoreen tiro-hotsak kriskitin-kraskitin ari zaizkigu buruen gainetik, eta sugarrek han-hemenka argitzen dute ilunpea aldizka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 126. orr.
Arkitektoen azken berritasunez hornituak zeuden eta artilleria etsai baten ahaleginak hutsean uzteko gauza ematen zuten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.
Etengabeko bonbardaketa, artilleria eta infanteria blindatuak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 75. orr.
Ancre ibaian britainiarrek eraiki berri zuten artilleria-tokiaren kokaleku zehatzaren izena, hain zuzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 70. orr.
Zertarako ere ziren kanoiak-eta, ordura arte lozulo izana nuen zokondoa, artilleria pieza haietako baten itzalpean atondua nuena, bere benetako zereginerako utzi behar izan nuen, ontzian beste askok bezala. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 137. orr.
Artilleria-hotsa duk, Frantzia osotik barna zatorrek, benetako armen hotsa duk. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 111. orr.
Luze mintzatu ziren, lubaki-kideak tiroak eta artilleria hotsak isiltzean mintzatu ohi diren moduan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 154. orr.
1759an militar ikasketak hasi zituen La Fère-ko artileria eskolan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.
Gertaera horrek halako haserrea eragin zion Erregeri, non Lehen Ministroari heriotza ezarri baitzion, parlamentua artilleri bateria batez desegin, eta hortxe izan zuen bukaera Ghargarooko herriaren, herriaren bidezko eta herriarentzako Gobernuak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.
Badaezpada ere, irteerakoan topaldi gaiztorik izan ez genezan, aldean eraman diat artilleria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Errealitate mediatikoa inoiz baino birtualago azaldu zen; Mayor Orejaren artilleria astun osoa -bere armada garaiezina- umiliatuta geratu zen, ez baitzituzten euren helburuak lortu, ezta hurrik eman ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.
Iragan asteburuan, adibidez, Samarran indarrak pilatzen ari ziren bitartean, EIk hiriari eraso zion bonba auto suizidekin, artilleria arinarekin eta frankotiratzaileekin, iturri ofizialen arabera. ETC-prentsa Berria, 2015-03-03
Belgradeko kaleko borrokak, 1944ko urrian, haren ikuspuntutik deskribaturik daude, Palmoticeva kaletik ikusirik: handik iragaten da artilleria arina eta izkinan zaldi lehertu bat datza. ETC-literatura, saiakera Hildakoen entziklopedia, Danilo Kis (Monika Etxebarria), Elkar, 2005
Hurrengo gauean, Kawaguchik Edsonen 830 raiderrei 3000 soldadu eta era asktotako artilleria arinarekin eraso zien. Japoniar erasoa ilundu orduko hasi zen. ETC-entziklopedia Guadalcanalgo Kanpaina, Wikipedia
Artilleria astuneko bateria baten ondotik igaro gara, eta artillerialariak mahai baten inguruan eserita ikusi ditugu, karta-jokoan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.
Artilleria astuna atera du berriz ere PPk (gero eta disimulu gutxiagorekin egiten du) bere aspaldiko etsaiak suntsitzeko asmoarekin: kultura eta adierazpen askatasuna. Berria - Kultura 2004-01-31
Errealitate mediatikoa inoiz baino birtualago azaldu zen; Mayor Orejaren artilleria astun osoa -bere armada garaiezina- umiliatuta geratu zen, ez baitzituzten euren helburuak lortu, ezta hurrik eman ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.
Bere esanetan, hego osetiarrek gau osoan eraso zioten Eredvi, artilleria astuna erabiliz, eta orduan Armadak "erantzun» egin zuen, bake indar mistoei erasoaren berri eman ostean. Berria - Mundua 2004-08-17
gure artilleriak (3)