Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Matson jaunak, makurtu eta kirrinka-hots adigaitz batez jaso zuen lurretik mintza-tutua eta Cook andreari eman zion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.
Ferrytik, urrundu ahala gero eta adigaitzago zen kanta bat zetorren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.
Marmar adigaitz batekin erantzun nion, Miren Karmelerena kontatu edo ez zalantzan nengoela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 116. orr.
Ordura arte, ahotsak baino ezin izan zituen entzun, baina orain Geralden ahotsa bereiz zezakeen atalasearen beste aldetik deika; hitz adigaitzak entzun zizkion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.
Argi horrek bazeukan berezitik eta adigaitzetik zerbait. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 173. orr.