Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
El País Semanal-eko artikuluxka bat zen, sedukzioaz hitz egiten zuena: joko bat zela, eta ez dakit zer gehiago; lehenbiziko pausoa, batek erregalu bat egitea zela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.
Kontuak kontu, ez nuen deus aurreratu, salbu eta Ibai-Ertzi buruzko artikuluxka hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 20. orr.
Plazaz plaza hogeitabi urte bete ditudan honetan, jolasean ari naizen uste osoz, hogeitabi artikuluxka idaztea pentsatu dut. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 13. orr.
Gainerakoa bere lehengusuaren astekarira bidalitako artikuluxkan irakur dezakezu laburbilduta. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.
Telefonicaren autobusera joaten ginen gure artikuluskak erredakzioan zain zegoenari irakurtzera. Berria - Kirola 2006-04-09