Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artikulutxo iz (orobat artikulotxo, g.er.) iz adkor artikulu laburra.

Artikulutxo bat egiten ari naiz astekari ganorabako batentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 63. orr.

Bahituak: Irakurleak leituko duelarik ene artikulutxo hau bederatzigarren astearen hastapenean izanen dira hiru bahituak, erran nahi baita bi frantses kasetariak eta haien siriar gidaria.  Herria   2004-10-21

Aurretiaz aipaturiko artikulutxoa idatzi zuen Dionisosen ordenadorean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Luis Alberdi artikulutxoa irakurtzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 66. orr.

Nafarroako Diario de Noticias egunkariaren orrialde baten fotokopia bat zegoen barruan, Aingeru Epaltzaren artikulutxo batekin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 175. orr.

Hauxe da jende xehearentzako kazetaritza, zuk egin duzun artikulutxo hau!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 66. orr.

Oharra: Joan den asteko artikulutxoan behar zen irakurri: "Au nom de mon Père, du Fils, et des simples d'esprit".  Herria   2003-04-03

Ez dut ba idatzi ene artikulotxoa goxo, barrutik, eta bat-batean desagerrarazi dit bistatik tramankulu zahar eta handi honek.  Berria - Kirola   2004-07-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artikulutxo hau (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus