Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez daukat artikulugile horrek baino garun-nahasmen handiagorik, edo gizartean eredugarri diren arloteek baino pertzeptzio irrealagorik. Pako Aristi «Note book», 2005 - 59. orr.
Urte gutxian bide oparoa egin du Iban Zalduak ipuingintzan, eta euskal literaturaren inguruko debateetan ere presentzia handia du, hizlari, artikulugile nahiz saiakeragile gisa. Berria - Kultura 2006-04-12
Hortxe gaude eta hor jarraituko dugun itxura dugu: PPk PSOE kontrolatzen du; artikulugile konstituzionalista gehienak PSOEkoak dira, PPren logikapean daude eta PSOEri markajea egiten diote. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Aldizkari zientifikoan agertzen zen argazkia gezurretakoa da eta gezurra esan zuen basamortuan lehoiak ikusi zituela ziurtatu zuen artikulugileak; hala ere, horrekin batera, Antoine de Saint-Exupéryk ere gezurra esan zuen bere isiltasunarekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 128. orr.
Gontzal Mendibilen artikuluak, beraz, itxi egiten zuen zirkulua, ukaezina baitzen José Hierroren olerkiaren eta artikulugileak aipatzen zuen Gandiagaren beste haren arteko parekotasuna: [...]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 185. orr.
Kontuan izan beza irakurleak goitik behera irakurri ahal dugun Txirrist hori aldizkariko artikulugilerik ezagunenetako bat zela. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 132. orr.