Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fonologia, aldiz, denboratik at dago, artikulazioaren mekanismoak bere hartan irauten duelako beti. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 60. orr.
Praktika hegemonikoak gizarte osaezin eta irekiaren artikulazioak dira. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.
Hori ikusteak eraman izan ditu zenbait autore zinemaren narrazio-prozedura bereziak (bi narrazio mailaren, planoaren mailaren eta plano sekuentziaren mailaren artikulazioa) bestelako arteetan betidanik izan diren narrazio-prozedurak berriro hartu eta haiei jarraitzea baizik ez zirela esatera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.
Gobernuak, astronomoak bezala, urtekako neurketaz arduratzen dira, baita errepikatzen den urte-zikloaren artikulazioaz ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.
Sukarra, anemia, artikulazioetako mina, eta burmuineko odol hodien buxatzea dira gaitzaren zantzurik ohikoenak. Berria - Gaiak 2004-08-17
Beruna urtzen ari denean haizea sortzen da, eta horren lurruna gorputzaren artikulazioetan sartzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4010. orr.
Odolean, bada beti azido urikoa, eta hark eratzen dituen konposatuak pilatu egiten dira batzuetan -kristal gisa horiek ere- buruko edo oinetako artikulazioetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.
Hots eta hots-bilkuren artikulazioa errazteko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.
Aski izan zaio abian jartzea nekea ahazteko, muskuluak eta artikulazioak suspertu zaizkiola ohartzeko. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 46. orr.
Orobat ditu gizakiak ere lau lohadar, bost errai, bederatzi zulo eta hirurehun eta hirurogei artikulazio. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 108. orr.
Giltzadura hau ahoko artikulazio nagusia da: barail hezurra eta burua lotzen dituen artikulazioa. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Batasuna artikulazio hegemoniko beti partzial baten ondorio izan beharrean, osoa eta betikoa dela onartzen da horrela. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.
Hizkuntza guztiak desberdinak dira artikulazio bikoitz komunaren egiturari dagokionez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.
Aldaketa ez da lortu "azentu silabikoa" ezartzean, baizik eta bere artikulazio esplosiboa artikulazio inplosibo bilakatzean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 93. orr.
Oztopo batzuei itzuri egiteko, azpimarra daiteke edozein artikulazio jarraitu, -f-arena bezalakoa, adibidez-, bi indarren emaitza dela. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 282. orr.
Artikulazio aldekaria; mihia sabaiaren aurreko aldean ezartzen da, baina ezker-eskubietan irekiera bat utziaz. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.
Artikulazio dardarkaria: mihia urrutiago ezartzen da sabaitik l-a egiten denean baino, baina dardaratu egiten da kolpe kopuru aldakor batez. Hizkuntza askotan, indoeuropar hizkuntzan batez ere, bi artikulazio gutural bereizten dira garbi, sabaikaria bata, f-h-an, eta belarea bestea i-an. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.
Oro har, ahozko katean bitarteko faseak daude, tentsioak edo artikulazio jarraituak deituko ditugunak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.
Gihar eta artikulazio kopuru mugatu batekin, gorputzak mugimendu aukera ia mugagabea eskaintzen digu. Berria - Kultura 2006-03-10
Artikulazio guneak, kokapena gorabehera, beti irekidura bat azaltzen du, hau da, irekiera maila bat, ondoko bi muturretako mugen artean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.
Artikulazio gunearen arabera hiru herskari mota bereizten dira batez ere: ezpainkaria (p,b,m), horzkaria (t,d,n), eta guturala (k,g,n (--). Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 74. orr.
Lehenengo urteetan, hezurraren muturra (baita, hala dagokionean, artikulazio-azal leuna ere) kartilago-geruza mehe batek bereizten du hezurretik, eta heldutasuna iritsi eta hezurra guztiz osatu arte irauten du kartilago horrek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Kategoria horien barruan bakarrik banatuko ditugu fonemak mota desberdinetan, artikulazio lekuaren arabera. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.
Zer artikulazio-mota har dezakete? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 33. orr.
Ez da, beraz, ezintasun antropologikoa tartean dagoena, baizik eta aldaketa bat, artikulazio ohituretan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 186. orr.
Berak gertaera diskurtsibo sail batzuen eta beste gertaera eraldaketa, mutazio eta prozesu sail batzuen arteko artikulazio hastapena planteatzen du. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.
Berak definitu nahi ditu artikulazio-sistema espezifikoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 185. orr.
Mintzamenaren fluxuaren elementuen banaketa, propietateak eta egiturazko konbinazioak; fonemak eta ezaugarriak, uhin akustiko baten edo artikulazio-mugimendu batzuen segmentutzat harturik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.
Artikulazio mugimenduak lotzeko ahalbideak du mugatzen fonologia motak lotzeko askatasuna. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.
Fonemak, elkar baldintzatzen duten inpresio akustikoen eta artikulazio mugimenduen batuketa dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 68. orr.
Hizkuntza ezin murriztu daiteke hotsetara, eta hotsa aho artikulaziotik banandu ere ez. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.
Gorputzaren pisua halako lau edo bost da aldaka-artikulazioak egin behar duen indarra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.
-Hiru edo lau hilabeteko haurra gorputz-enborraren goiko erdia kontrolatzen hasten da, eta bere ikuseremuan jartzen zaion objekturantz luzatzen ditu eskuak, sorbaldako artikulazioa mugituz. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza idatziaren didaktika Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, Arantxa Gorostiaga, Mikel Haranburu, Itziar Alonso-Arbiol, Nekane Balluerka, UEU, 2008
bere artikulazio (3); bi artikulazio (3); edo artikulazio (4)
aho artikulazioa (3)