Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz egitean, hiztunaren gorputzak, mugimendu artikulatzaile zenbaiten bidez, hots-UHINAK sortzen ditu, entzulearen belarriak jasoko dituenak (hiztuna bera ere entzule dela ezin ahaztu dugu hemen). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.
FONOESTILISTIKAREN eremuan ahultze edo lenitioek hotsen ebakera ahalegin artikulatzailearen aldetik errazten dutela gogoan hartuta, ulertzen da lenitio BILAKABIDEAK maiztasun handiagoz gertatzea hizketa arduragabeetan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.
Egia da, halaber, herskaritzat hartzen dugun horretan isilunea ere gertatzen dela: hain zuzen ere, organo artikulatzaileek elkar ukituz aireari bidea ixten dioten bitartean ez da airerik ateratzen; bitarte horretan, teknikoki ez da ez hotsik ez zaratarik ateratzen. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 150. orr.