Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artiko 1 izond Ipar polokoa, Ipar poloari edo inguruko lurraldeei dagokiena.

Siberia, Alaska eta beste gune artikoetan izan dira tenperatura igoera handienak, hau da hiri handiek sortzen duten berotik urrun.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Ondorioz, ur izoztu artikoetan hondoratu zen, baina bere aitarekiko amorruz ez zen.  Berria - Gaiak   2004-03-16

Ipar-mendebaldeko Amerikaren antza du floran: makal basoak, izei ilunak, urki asko eta zohikaztegi zoragarriak, loreak eta tximeleta artikoak.  Berria - Kultura   2006-01-31

2 iz (lehen letra larriz) Ozeano Artikoa.

Artikoa epeltzen denean aukera berriak sortzen dira, jakina.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Ikertzaileen arabera, Artikoa da munduan azkarren berotzen ari den eremua.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Barentseko itsasoa Artikoan dago, Eskandinavia eta Errusiaren artean.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Bizimodua erabat aldatu beharko dute Artikoaren inguruko lau milioi biztanlek, datozen hamarkadotan eskualde honetako itsasoko izotza urtuz joango delako.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Artikoko herri indigenek Kyotoko Protokoloa sinatzeko exijitu diote Bushi.  Berria - Gaiak   2004-11-13

Bistan da Artikoko itsasoak urtzea sekulako aukeratzat ikusten dutela han petrolioa eta gasa ustiatu nahi dituzten konpainiek.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Artikoko hartz gehienek 100 substantzia kimikotik gora dituzte gorputzean, eta oraingoz, ez dute kutsadura horri aurre egiteko mekanismorik garatu.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Artikoko izotza desagertzea onuratzat duten konpainiek Washingtonengan duten eragina ikusita, nola konbentzitu AEBak ituna sinatzeko?  Berria - Gaiak   2004-11-11

Artikoko Klima Aldaketaren Eraginaren Balioztapenaren (ACIA) presidenteordea da Paal Prestrud.  Berria - Gaiak   2004-11-11

3 aliota artiko (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Aliota artikoa ("Gavia arctica") Aliota Gaviidae familiako hegaztia da, mendebaldeko Alaskan eta Eurasian bizi dena.  ETC-entziklopedia   Aliota artiko, Wikipedia

Baita aliota artiko bat ere, egun Euskal Herrian halakorik ez badago ere, garai hartan ugaria baitzen, indusketek frogatu dutenez. ETC-prentsa   Berria, 2011-03-01

4 amuarrain artiko (corpusean ez dago; ETCn 140 agerraldi)

Amuarrain artikoa ("Salvelinus alpinus") Salmonidae familiako arraina da, Artikoan, azpiartikoan eta antzeko eremuetan bizi dena.  ETC-entziklopedia   Amuarrain artiko, Wikipedia

Staubik berak errekasto ziztrina zirudien, eta amuarrainak, ibai-izokinak eta amuarrain artikoak dozenaka hiltzen ziren.  ETC-literatura, saiakera   Brodecken txostena, Philippe Claudel (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2011

Larrutan bildu eta izoztutako hiru amuarrain artiko (Salvelinus alpinus) hurrenez hurren jarri, azpia karibu baten urdaileko edukiaz koipeztatu eta izotz-geruza fin batez estalita, leraren patin bihurtzen ziren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Argia munduaren ertzean, Wade Davis (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2009

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.  ETC-entziklopedia   Palojärvi aintzira, Wikipedia

Ylijokiko ur garbietan, amuarrain artikoak, amuarrain marroiak eta izokinak arrantzatu daitezke. ETC-entziklopedia   Ylijoki, Wikipedia

5 Artikoko azeri (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Ikusgai jarri dituzten animalia gehienak bitxiak eta ederrak dira, baina protagonista jakin batzuk ditu aurtengo erakusketak, Euskal Herrian inon aurkitu ezin daitezkeen animaliak, hain zuzen ere: Artikoko azeria, Vietnamgo txerria, Kamerungo ardia, Asiako faisaiak, titi tximinoak, ahuntz nanoa edota Australiako loroak, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-17

6 azeri artiko (corpusean ez dago; ETCn 93 agerraldi)

Azeri artikoa ("Vulpes lagopus") txakurraren familiako haragijale txikia da.  ETC-entziklopedia   Azeri artiko, Wikipedia

Ugaztunen taldea, erbinude zuri eta erbinude arruntek, azeri arrunt azeri gorriek, igaraba igarabek eta 2003. urtetik babestuak dauden azeri artikoek osatzen dute.  ETC-entziklopedia   ? árajávrrit, Wikipedia

Erosleak larruak sailkatu bitartean, Jim begi zabalik ibiltzen zen biltegian barrena, Alaskako otso zuri, azeri artiko, katamotz eta jatun larruak ukituz.  ETC-literatura, saiakera   Bizi ondorengo heriotza, William A. Douglass (Anton Garikano), Pamiela, 2015

Kolore tasunaz ari bagara, esate baterako, terminoa ia nulua izango da poloko hartz zuriarentzat (ehunetik ehun kolore bakarrekoa), apur bat handiagoa azeri artikoarentzat (zuria neguan eta iluna udan) eta askoz handiagoa mihi-arrainarentzat edo olagarroarentzat (gai baita inguruabarren arabera aldatzeko kolorea). ETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

7 erbi artiko

Goilautadatik jaitsita, itsasertzeko lautadetan erbi artikoak harrapa zitzaketen, eta zorte pixka batekin karibu bat edo beste ere bai.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.

8 klima artiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Kokapen geografiko berezia du, eta klima artikoak baldintzatzen du herrialdeko bizimodua.  ETC-prentsa   Berria, 2018-04-24

Ingurune artikoarekin borrokatzeko ausardiagatik eskimalek ordaindu behar izan zuten zigorra beren bizitza klima artikoaren urteko ziklora zurrun moldatu beharra izan da.  ETC-literatura, saiakera   Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000

Ezkutuaren iparraldean, 60º baino gehiagoko latitudeetan, aire-masa polar kontinentalen erdigunean, klima artikoa dago, negu luze eta gogorrekoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

9 Ozeano Artiko (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

2020ko negua buruan duela, iruditzen zaio iparrerago hasi beharko lukeela bidea, Tuktoyaktuken, Ozeano artikoaren ertzean.  ETC-prentsa   Berria, 2019-02-09

Europako mendebaldeko itsasoak hotzak dira, dauden latitudean daudelako eta Ozeano Artiko Glaziarra hurbil dutelako, baina, era berean, Golkoko itsaslasterrak epeltzen ditu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Mitologiak dioenez, jainko hau erraldoi baten itxurakoa zen eta ez zuen oso harreman esturik jendearekin, Ozeano artikoko ur izoztuetan bizitzera behartu zutela ere aipatzen da.  ETC-entziklopedia    (90377) Sedna, Wikipedia

Asiak Ozeano Artikoa, Ozeano Barea, Indiako ozeanoa eta Mediterraneo itsasoak inguraturik dago.  ETC-entziklopedia   Asia, Wikipedia

Australiako ekialdeko kosta 1770ean baino ez zen esploratu; eta Ozeano Artiko eta Antartikoa XIX. mendera arte ez ziren esploratu.  ETC-entziklopedia   Esplorazioen Aroa, Wikipedia

Ozeano artikoaren sare alimentarioak sinpletzat kontzideratzen dira, hau da, pauso gutxi daude organismo txikietatik, predatzaile handietara arte.  ETC-entziklopedia   Ozeanoen azidifikazio, Wikipedia

Honek 1816 eta 1855 artean Ozeano Artiko eta Itsaso Beltza artean zeuden 265 lekuetan neurtu eta Lurra poloetan zapalduta zegoela baieztatu zuen. ETC-entziklopedia   Struveren arku geodesikoa, Wikipedia

10 zikloi artiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Zikloi polarra edo zikloi artikoaETC-entziklopedia   Zikloi, Wikipedia

11 zirkulu artiko (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Zirkulu artikoak, eguneko eguzki izpien muga egiten du udako solstizioan eta neguko solstizioan aldiz, gaueko eguzki izpien muga.  ETC-entziklopedia   Zirkulu polar artikoa, Wikipedia

Zientzialari batzuk konturatu dira Alaska eta Zirkulu Artikoa duela 50 urte baino berdeago daudela.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-06-01

Errusiak, Kanadak, AEBek, Danimarkak eta Norvegiak jarri dituzte haien begiak Zirkulu Artikoan.  ETC-prentsa   Berria, 2008-07-25

Rovaniemi hiritik (Laponia) kilometro gutxira dauka Bizar Zurik bere etxalde magikoa, haur askoren ametsetako lekua, zirkulu artikoan bertan.  ETC-prentsa   Berria, 2009-12-09

Solstizioan, Eguzkia ez da sartzen 24 orduetan zirkulu artikoan.  ETC-prentsa   Berria, 2010-06-22

Eta Ipar Amerikan erresistentziarik txikieneko bideak azkenean polorantz eraman zuen oihanen ipar-zerrendaz harantzago, bere destinoa kultura eskimala sortzen aurkitzeko Zirkulu Artikoaren erronkari erantzunez.  ETC-literatura, saiakera   Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000

Bizitzan zehar sentituko duzun oro zure aurretik bizi izandako guzti-guztiek sentitu izan dute, haitzuloetako gizakia izan edo astronauta izan, Gobi desertuan bizi edo zirkulu artikoan bizi.  ETC-literatura, saiakera   Sunset Park, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2010

Klima hotzean bizi da, Zirkulu Artikoan, eta isolamendu-maila altuari esker saihets dezake klima horretan jasan lezakeen gehiegizko bero-galera.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

Baina, esan dudanez, inoiz ez da aurkitu mamutaren hezurrik Holstongo gatzagez hegoalderago, eta iparraldera jota, berriz, zirkulu artikoan ere aurkitu izan dituzte. ETC-literatura, saiakera   Virginiako Estatuari buruzko galderak, Thomas Jefferson (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2012

12 zirkulu polar artiko (corpusean ez dago; ETCn 138 agerraldi)

Zirkulu polar artikoa munduko bost paralelo paralelo nagusietakoa da, zehazki 66º 33' 38" Ipar latitudean dagoena.  ETC-entziklopedia   Zirkulu polar artikoa, Wikipedia

Zirkulu polar artikoan, Eguzkiak soilik Ipar zeruertza ukitzen du.  ETC-entziklopedia   Txikipedia: Solstizio, Wikipedia

Biodibertsitate handia du zirkulu polar artikoak.  ETC-prentsa   Berria, 2009-02-24

Zirkulu polar artikoan bizi den etnia baten literatura da.  ETC-prentsa   Argia, 2005-01-16

Neguko hilabeteetan eguzki argi gutxi izaten da zirkulu polar artikoaren gainetik dauden latitudeetan. ETC-prentsa   Berria, 2019-01-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus