Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artifizio iz trikimailua, engainagarria; antzea adierazten duen bidea; naturaltasun falta adierazten duen gauza.

Teknika artifizioa omen, mundua aurkaritzat harturik mundua bera akabatzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 256. orr.

Ezabatu egin duzu antzinako legeen artifizioa, xalotasunari trabak ezartzea beste asmorik ez baitzuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Egileak, horrela, hausnarketa egin nahi izan du, eta transmititu, naturaren eta artifizioaren arteko harremanaz.  Berria - Kultura   2004-10-01

Aurpegia aparrez ongi beteta ez duen bitartean ez dio ispiluari aurrez aurre begiratzen, gaur ilea tindatu zuelako damuturik bizi da, bere artifizioen preso bezala dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 74. orr.

Egileak, horrela, hausnarketa egin nahi izan du, eta transmititu, naturaren eta artifizioaren arteko harremanaz.  Berria - Kultura   2004-10-01

Trebe dena, artifizioetan jantzia da?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 107. orr.

Antzez baliatu haiz errimaz, aliterazioaz, asonantziaz, jakinduria ederreko erretorikaren artifizioez, neurrien aldikatze zuhurraz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Danielak bularretako zuria zeraman jantzita, sinplea, inolako artifiziorik gabea, azalera itsasten diren horietakoa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 98. orr.

Handiuste dogmatiko haien bazterketari esker argitasuna eta artifiziorik gabeko uste osoa lortzen dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.

Santuaren apaltasunak pasatzen utzi zuen artifizioz beteriko eta egiaz husturiko hitz-jasa hura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.

Urteetan zehar denbora joanaren hondamendia ezkutatu zuten tindagaiak bota eta ondorengo egunetan, Raimundo Silvak, lehen zurtoina noiz azalduko zain dagoen hazi-ereile inozoa bailitzan, arreta obsesiboaz behatzen zuen, goizetik gauera, bere ileen erroa, bere biloen egia azaltzeak, artifizioz biluzturik, eragingo zion kolpearen espektatiba morbidoki dastatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 249. orr.

Zer ziren haren ateraldi ustez distiratsuak, Jainkoaren argitik eta Haren bidetik desbideratzen ninduten artifiziozko suak baizik?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 346. orr.

Errekurtso artifiziozko hori gizartean bene-benetakotzat hartzen diren balio moral ustez egiaztatuen euskarri da.  Berria - Kultura   2004-05-29

Hori egia dela ikusteko, brontzezko eolipilak erabiltzen dira, asmakizun artifiziozko horiek erabiliz azaleratzen baitira jainkoen zeruko lege ezkutukoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.

Biak ziren artifizio huts, baina Hester Prynnek arima zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

Teknika artifizio hutsa da, errepikapen bat, gauza hila berez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artifiziorik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus