Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artifizialtasun iz artifiziala denaren nolakotasuna.

Sistema horren kodeketan ahaleginduz inoiz -ez alferrik- ordena "frantses" edo "espainol" bat sartzen, baina horren berritasuna eta artifizialtasuna, azkenean, antzinako sistema arautzaile itxiarekin haserre zeudela ikusten zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

Euskalki bateko eta besteko ezaugarriak, inolako neurri eta orekarik gabe nahasteak, anabasa besterik ez zekarren, eta artifizialtasuna izan zen, hain zuzen, Koldo Mitxelenak (1962) eta Luis Villasantek (1963) ikusi zioten akatsa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 137. orr.

Aurreko etapetan presa eta artifizialtasuna hobetsi direnez, hoberantz omen goaz.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

Estatu horien artifizialtasuna, baina, nabarmen-nabarmena da Txaden.  Berria - Mundua   2006-04-16

Ohartzen nintzen hitzaldien eta beste lan unibertsitario askoren artifizialtasunaz, baina nolabait harro sentitzen nintzen egiten nituenean erakusten nuen trebeziagatik, eta iruditzen zitzaidan hura zela ordaindu behar nuen prezioa "liburuen munduan egoteko", nire gurasoek zioten bezala, eta nire etorkizuna haiei eskaintzeko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Errealitatearen muga gainditzen duten argazkiak egiten ditu, "artifizialtasunera zenbat eta gehiago hurreratu, orduan eta hobeto ikus dezakedalako errealitatea".  Berria - Kultura   2004-05-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus