Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Malthusek populazioaren hazkundea artifizialki muga zitekeela uste zuen, baina ohartu zen hori ezin zitekeela hitzez soilik lortu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 196. orr.
Hori aise egiaztatzen da atropina emanda (begi-barrena aztertu edo zaintzeko eman ohi da) begi-ninia artifizialki handitzen denean, adibidez: ez da "argiago" ikusten, "lausoago" baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.
Hormigoia kendu eta, artifizialki bada ere, zati horretan landarediak egiten du jada lehen hormigoiak egiten zuen lana. Berria - Euskal Herria 2004-10-19
Lau urtez beraz, artifizialki eutsi zaio eskualde honetako herrialdeen lehiakortasunari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.
Japoniari aurrena, eta Asiako herrialde industrializatu berriei eta haien atzetik datozenei gero, "gizarte-dumping" bat egitea salatu zaie, hau da, soldata-kostuak eta gizarte-babesa maila artifizialki apaletan atxikitzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Eguneroko dietan, berriz, artifizialki ekoitzitako arrain eta itsaskitik geroz eta gehiago, produktu horren gehien-gehiena lehorrean ekoitzi beharko baita. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.
Artifizialki eraldatutako elikagaien onurak azpimarratu ditu Paul Christou zientzialari estatubatuarrak Iruñean Artifizialki intseminatzeko ere espermatozoideak ezinbestekoak baitira. Berria - Gaiak 2006-03-30
Esan dezadan, besterik gabe, umetandik arrantzurako daukadan zaletasunari esker aurkitu nuela gizakia artifizialki ernaltzeko metodoa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.
Hemen, giza arrazoimenaren fenomeno berria azaltzen da, hots, erabat berezkoa den antitetika, inork hausnartu eta artifizialki ehuntzeko beharrik ez duena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 176. orr.
Urna batzuk atxikitzean, heldulekuak hautsi egiten ziren hatzen pean, eta alboak zabaldu, lore artifizialki margotuak erortzen utziz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.
Aspaldian kexu dira estatubatuarrak, Txinak yuana artifizialki mantentzen duelako merke. Berria - Ekonomia 2004-12-15
Ez zuten aurkezpenik egin (salbuespen pare bat salbu), ez ziren lotan geratu afinatzeko orduan (ondoko kideak kantatzen zuen bitartean bete zuten lan hori) eta kantuak ez ziren artifizialki luzatu. Berria - Kultura 2006-03-25
Adibidez, medikuek ziurtasun osoz esaten badute ez daukadala sendabiderik, jar dezaket ez nazatela makina batera konektatu, artifizialki nire bizitza luzatzeko. Berria - Harian 2005-02-04
Eta zelan suminduko luketen egungo alderdi politikoen amarruek, edo gobernuek botoen edo diruaren amoreagatik artifizialki pizturiko guduek! Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 113. orr.
Herrien Psikologia nazional hau, bere aurretiazkoetan artifizialki unitario den legez (aiurri edo arima espainola hau eta hori da), ondorioetan erraz bihurtzen da politikoki unitarista (espainol onak hau eta hori izan behar du; edo, kasuan, euskaldun onak). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 255. orr.
Azken batean, Tsin She Huang-tiren ideala -estatu unibertsal bat, toki-administrazioko unitate artifizialki antolatuen hierarkiaren bidez erditik kontrolatua- gauzatu egin zen berriro ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.
Ugalketa eta sexualitatea bereiztea, jaiotzak kontrolatzea, esperma izoztuz emakumeak "artifizialki" ernaltzea, in vitro ernalkuntzak lortzea, bere amarena ez den umetoki batean garatzea enbrioia, eta abar. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.