Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
artifizialkeria iz artifizialtasun gaitzesgarria.
Honek arazoak sortzen ditu, ezagunak diren ingelesezko took /tuk/ bezalako kasuetan, non nekez lot daitekeen, artifizialkerian erori gabe, hitz honen atalik lehen aldiko morfemarekin. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.
Euskarari dagokionean, eta hizkuntzalaria naizen aldetik, beldurra ematen dit artifizialkerian erortzeak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 252. orr.
Bere kezka nagusiak, euskararen bilakaera, artifizialkerian ez erortzea eta ulergarritasunaren aldeko apustua egitea dira, hau da, edukiaren gainetik forma kontuetan ez galtzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 228. orr.