Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arteztu, artez(tu), artezten 1 du ad zuzendu, zuzen jarri.

Aho-ertzeko zimur-imintzioa ez baitzitzaion sekula artezten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 119. orr.

Merkatuko ikuskatzaileak dira gehienak, poltsikoan aztertzen dituzte arraindegi eta harategietako kalitate-kontrolak, han artezten dira okerrak, malgutu zorrotzak.  Berria - Kultura   2004-08-19

Eta, horrela, eni xuxendu hitz haien ondotik amari artezten zitzaiola, aitak erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Urrunean ageri dira argi urdinak, trafikoa artezten.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 89. orr.

Emakume haien bizitzak kontrolatu zituen, euren izaerak artezteraino, eta gauza horiek agian gaiztoak ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 84. orr.

Nellie hurbildu zitzaion eta gorbata arteztu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 136. orr.

Tira, zatoz nirekin, egoera arteztuko dugu eta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 172. orr.

Azkeneko aldia da, esan zuen, eta alboratuta zegoen gorbataren korapiloa arteztu zion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.

Kokainak arteztu dio alkoholak okertutako berbakera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 125. orr.

Eta behako hura arteztu zidan, nehoiz ere ahantziko ez dudan behakoa, tristea eta arraia, aldi berean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 274. orr.

Horrenbestez, egun ontziteria hainbeste hobetu delarik, antzeak komunikatu egiten direlarik, antzeari esker naturaren eta antzearen beraren akatsak arteztu egiten direlarik, hain alde handia bada, zer izan behar zuen antzinako itsasontzi haien kasuan?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Han joanen zarete denak okerka, bidea ezin arteztuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.

Burua arteztu nuenean, ingurura begiratu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 93. orr.

Goitik behera garbitzen ari zen bere burua, aurreko hankak bihurrituz eta arteztuz, moko itxurako buruaren gaina kontu handiz igurtziz, norbait eskuak xaboitzen ari denean bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

Bere burua zuzenduz, hutsegiteak arteztuz, bere formalizazioak estutuz, ezta horrela ere ez da askatzen diskurtsoa ideologiarekin duen harremanaz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 211. orr.

2 da ad

Arteztu egin zen bezeroa sartzen ikustean, eta saltzaile ernearen ohiko irribarrearekin hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Bero zen lanaren eraginez, eta lepoa apur bat arteztu zitzaion, maskur sortu berriek min arina ematen zioten esku-ahurretan, eta egunak irribarre egiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 192. orr.

Gu biok azken batean mutiko gazteak ginela esan zuen, apur apurka arteztuko ginela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 290. orr.

3 artezteko makina

Alor honetan, MCCk autogintza eta aeronautikarako artezteko makina egiten dituen Erresuma Batuko Newall enpresa erosi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteztu zion (3); arteztu zuen (3); berriro arteztu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus