Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez diogu, ordea, lege gogorra bizkarreratu behar, Kutun du, izan ere, jendetza adigabeak, zeinak ez baitu onirizten zentzuz, begiz baizik; eta, hala denean, errudunaren zigorra da auzi, eta ez inola ere errua. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 162. orr.
Jakintsu adigabeak, horiek azaletik irakurtzean, irrigarri deritze, berorien hitzezko esangura besterik hartzen ez duelako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 180. orr.
Ikasle adigabea naiz... Atsegin hartzen dut eguzki hau gozatuz, ikasmahaiaren, klarionaren, arbelaren haur usain hori dastatuz. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.
Ikasle adigabearen antza zuen: liburua dauka begien aurrean, baina ikaskideek egiten dizkioten imintzioei begira dago. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.
Orduan, adigabeak ez lirateke inolako zigorrik gabe libre ibiliko, eta ezagupenen fintasunik handienarekin prestatutakoak bakarrik ibiliko lirateke arkitekto-lanak egiten, inolako zalantzarik gabe. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4590. orr.