Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artezilari iz lehergailuetan espezialista den teknikaria.

Poliziak artezilariak erabili zituen hilkutxa aztertzeko, lehergailuren bat izan zezakeela pentsatuta.  Berria - Mundua   2004-04-20

Artezilariek bonbak indargabetu zituzten.  Berria - Mundua   2004-05-28

Baionako lehergailua artezilariek kontrolpean eztandarazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Artezilarien esku utzi zuten zakua, baina barruan ez zegoen lehergairik, gatza baizik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Artezilariek kutxa aztertu zuten eta lehergairik ez zuela ohartu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Atzo artezilarien buruak argi utzi zuen bere adituetako inork ez zuela esan Titadyne zela Madrilen baliatutakoa.  Berria - Mundua   2004-07-08

Ertzaintzaren artezilariek kontrolpean zartarazi zuten lehergailua 17: 45 inguruan, eta minutu gutxira errepideak berriro zabaldu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Kurdistango Irbil hiritik hurbil, aldiz, lehergailu bat indargabetzeko ahaleginetan ari zen artezilari bat hil zen eta beste bat zauritu, bonbak eztanda eginda.  Berria - Harian   2005-04-30

Bai badugu guk irudimena (fantasia esan beharko nuke) artifizieroak artezilari bihurtzen ditugunean!  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

poliziaren artezilariek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus