Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita medikua zen eta artezalea. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 7. orr.
Ederra izaten da urtean behin hara agertu eta artistekin, galeristekin eta artezaleekin mintzatzea. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 31. orr.
Ez dago jakiterik margolan horiek noiz, nondik eta nork ekarririk iritsi ziren Errusiara; haietako batzuk gure handikiek ekarriak dira: artezaleak izaki, Italian erosten zituzten hango gidarien aholkuei jarraiki. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Obren bilduma ttipi bederarekin osatu den erakusketa ederra eta ainitza eskainiz artezaleen atseginarentzat. Herria 2004-01-15
"Elkarren adiskide minak izateaz gain, Max eta Martin artezale handiak dira", azaldu du Bernuesek. Berria - Kultura 2004-04-20
Antoine de Galbert artezaleak sortutako fundazioa arduratuko da finantzazioaren %70ez. Berria - Kultura 2004-06-04