Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artez 1 izond zuzena.

Arteza nahiz okerra, ordurarteko bidea ezin zen atzera ibili.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 199. orr.

Nothomben soa arteza, bizkorra eta sendoa da, beldurrik ez daukan baten begirada.  Berria - Kultura   2004-12-22

Orain ez ziren pintzelada artezak, ez ziren marrak; kolore-zirkulua zen orain, edo izar bat.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 62. orr.

Iluntasuna eta kea antzematen da beste aldean, sartu bezain laster, iluntasuna, kea, larruzko txupak, praka estuak, gandor gorri arteza, kateak eta giltzarrapoak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 61. orr.

Zeren bits gazitik gora irteten diren arraun zati guztiak artezak baitira eta lemaren goi aldea ere arteza baita; urpean murgilduek, ostera, hautsirik eta okerturik dirudite, berriro gorantz bailetozen, ur azalean ia flotatzeraino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Agirrek arteza dirudi, baina apurka-apurka ikusten dugu ez dela hain ona, merkatariak irabazia zaintzen baitu guztiaren gainetik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 64. orr.

Iluntasuna eta kea antzematen da beste aldean, sartu bezain laster, iluntasuna, kea, larruzko txupak, praka estuak, gandor gorri arteza, kateak eta giltzarrapoak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 61. orr.

Eta han paratu zen bera denon aurre-aurrean, burua gora, taketa baino artezago.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 100. orr.

Lar goiz zen arren, ume ugari zegoen eskolako ate handien aurrean, bakoitza bere maletarekin, bere aurpegi garbiarekin, bere ile orraztu eta arraia artezarekin, bere amarekin, bere haur seriotasunarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 123. orr.

Erretratuak biziduna ematen zuen, gainera, eta Goioren begiek erretratuko haren begirakune artezarekin tope egiten zuten, mutil hura lauki barruan mugitzen hasiko zela eta edozer gauza esaten hasiko zela ematen baitzuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.

2 adlag zuzen.

Artez joan zen gelara, oheratu aurretik gonapeko galburuak astintzera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 19. orr.

Goazen, artista, berba gutxi eta artez etxera lehertu arte ekitera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 139. orr.

3 artez edo moldez

Etxebizitza alokatzeko jasotzen dituzten laguntzak ezin direla "aurrekontuen arabera baldintzatu» uste dute, eta horixe da artez edo moldez Jaurlaritzako hiru alderdiei ohartarazi dietena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Argitzeke dago, baita ere, aginte publikoan ziren hainbatek erasoan erantzukizunik izan ote zuten edo ez; susmo handiak baitaude artez edo moldez beraiek hilketa egiteko aukerak ipini zituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artez artez (7); artez artez (7); jo zuen artez (3); zuzen eta artez (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus