Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artetsu 1 izond antzetsua; maltzurra.

Izatez, une desberdinetakoak diren zatien elkarketa artetsu batez osatzen baita, osatu ere, irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.

Analemmatik abiatuz orduen kalkuluak trazatu behar dira irudietan, eta hortik era eta mota askotako erlojuak aterako dira eta metodo artetsu hauek erabiliz trazatuko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4470. orr.

Gerora, ezin ahaztuko nuke, Goierri aldekoa hau ere, itsasondoar Arantxa Arza artetsuarekin, eguraldia mintzagai abiatuta, elkar toreatzen saio politak egin genituela uste dut.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 115. orr.

Jakituria guztietatik frogatu eta ikasiz gero, ezjakitunenei erakusteko grazia izan zuen gizon artetsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 340. orr.

Jokaldiak konbinatzea zaila zen; baina kontuan hartu behar da Konpainiako kideak guztiahaldun eta artetsuak zirela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ez da bidezkoa isilpean uztea, zein artetsu estali zituen, nolako ahaleginez ezkutatu Gurutziltzatuaren zauriak, espiriturik altuenek ere beneratzea merezi dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 364. orr.

Molde arras nabarmenez mintzo zen emakumea, ezpainei artetsu eraginez, gorren hizkeran arituko balitz bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

Gero, suzkoa bailitzan, ezpainetatik mihira eta aho guztira iraganarazi zenuen, artetsu.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus