Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihotzetik irten eta gero, zirkulazio sistemikoko arterietara banatzen da lehenik odola (8.2 irudia); handik, arteriola izeneko beste hodi txikiago batzuetara, eta kapilar estuetara gero; kapilarretan, gorputzeko ehunei oxigenoa eraman, eta karbono dioxidoa jasotzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.
Lehenengo zirkuituan, bihotzaren eskuineko aldetik birika-arterietara ponpatzen da odola; birika-arterietatik, beste hodi txikiago batzuetara banatzen da (arteriola izenekoetara), eta haietatik biriketako kapilar finen sarera, oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatuko diren lekura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.
Makula trinkoko zelulen jariatze parakrinoaren eraginez, glomerulura doan arteriola aferentea zabaldu egiten da. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Arteria-odola kapilar-sare glomerularrean sartzen da, arteriola aferente baten bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
Glomeruluetako kapilarrek odola arteriola aferente batetik jasotzen dute eta arteriola eferente batera bidaltzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Giltzurrunaren jarduera nagusia nefronan gertatzen da. Nefrona bakoitzean arteriola aferente deritzon odol-hodi txiki bat sartzen da eta glomeruluetara odola eramaten du. ETC-entziklopedia Iraitz-sistema, Wikipedia
Halaber, giltzurrunetako glomeruluen arteriola eferentea estutu egiten da eta horrek diuresia dakar (gernu gehiago ekoiztea), baita sodio gehiago iraiztea ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Arteria-odola glomerulutik kanpora jariatzen da, arteriola eferente baten bidez; ondoren, arteriola hori nefronaren zati tubularra inguratzen duen kapilar-sare dentsoa eratzeko zatitzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
Glomeruluetako kapilarrek odola arteriola aferente batetik jasotzen dute eta arteriola eferente batera bidaltzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Kapilar hauek arteriola aferenteetan jaiotzen dira eta arteriola eferentearen bidez husten dira (aferentearena baino diametro txikiagoa dute hauek). ETC-entziklopedia Giltzurrun, Wikipedia
Arteriola eferentearen bitartez, odolaren kontrako ibilbidea bideratzen da. ETC-entziklopedia Iraitz-sistema, Wikipedia