Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adituen arabera, gatz gehiegi hartzeak tentsio arteriala igo eta bihotzekoa izateko arriskua handitzen du. Berria - Gaiak 2004-09-18
Ikerketen arabera, bestalde, gatz kopurua murriztuz gero, lau astean pertsona baten tentsio arterialak behera egiten du. Berria - Gaiak 2004-09-18
Duela bost urte, Utahko Unibertsitateko (AEB) zientzialari talde batek tentsio arterialarekin lotura duen gene bat ikertu zuen. Berria - Gaiak 2004-09-18
Hala ere, edo horrexegatik ere bai, haren osasunak gero eta arazo gehiago zituen: erreumak jota jarraitzen zuen, eta min handia zeukan hanketan; bularreko angina ere bazuen, eta hipertentsio arteriala. ETC-literatura, saiakera Stalin, Joseba Arruti, Elkar, 2002
Dieta egokia, botikak eta ariketa fisikoa egitea dira hipertentsio arterialari aurre egiteko neurri onenak. ETC-prentsa Berria, 2007-10-02
Gorostiagak bularreko minbizia du eta horren ondorioz linfedema, diabetes mellitus, dislipemia mistoa eta hipertentsio arteriala ditu. ETC-prentsa Berria, 2008-11-13
Arrisku kardiobaskularra gehitu egin da, baita diabetesarena, hipertentsio arterialarena, loaldiko apnea-sindromearena eta alterazio pneumatologikoen intzidentzia ere. ETC-prentsa Berria, 2010-04-20
Organismoari pixkanaka egokitzeko astirik eman ez diogunez, ondoreak hor ditugu: obesitatea, diabetesa, hipertentsio arteriala, etab. ETC-prentsa Berria, 2011-01-08
Gainera, ikerketak argi utzi du gizakiengan lotura estua dagoela hipertentsio arterialaren eta bihotzeko fibrosiaren artean. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-03-01
Garuneko infartua adinean aurrera doazen pertsonetan agertu ohi da, normalean hipertentsio arterial edo diabete arazoen eraginez. ETC-prentsa Argia, 2002-07-28
Hipertentsio arteriala atzeratu edo gaitzari aurrea hartzen dio, eta jadanik hipertentsoak direnetan tentsioaren zifrak gutxitu egiten ditu. ETC-prentsa Argia, 2006-06-11
Sodioa eta ura atxikitzen dute: hala, edema eta hipertentsio arteriala izateko arriskua sortzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017
Kausa ohikoena hipertentsio arteriala da eta bigarrena angiopatia amiloidea deritzona (adineko pertsonetan ikusi ohi da). ETC-zientzia, zuzenbidea Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018
Farmako hauek medikuntzan batez ere hipertentsio arteriala murrizteko, bihotz gutxiegitasun kongestiboan, egoera edematosoetan eta giltzurrun gutxiegitasunean erabiltzen dira. ETC-entziklopedia Diuretiko, Wikipedia
Esfigmomanometro digitalen bitartez, hipertentsio arteriala pairatzen duten pertsonek egunero beraien presio arteriala kontrola dezakete era erraz batean. ETC-entziklopedia Esfigmomanometro, Wikipedia
Presio arteriala (batzuetan arteria-presioa), odol-presioa edo tentsio arteriala odolak denbora-unitateko arterien hormen kontra egiten duen indarra da. ETC-entziklopedia Presio arterial, Wikipedia
Beldurrak berehalako aldaketa fisiologikoak eragiten ditu: metabolismo zelularra gehitzen da, presio arteriala, odoleko glukosa, garunaren jarduera eta odol koagulazioa handitzen dira. ETC-literatura, saiakera Fotogramak, Goiatz Labandibar, Elkar, 2016
Elkarrizketa horietan pilotuak presio arteriala eta gorputzeko tenperaturaren berri eman zion bere medikuari. ETC-prentsa Berria, 2003-10-16
Hipertentsio arteriala ohikotik gorako presio arterialari deitzen zaio. ETC-prentsa Berria, 2005-05-13
Ariketa estatikoetan, aldiz, presio arterialaren gorakada gertatzen da. ETC-prentsa Berria, 2007-09-18
Pertsona guztiek dute presio arteriala; baina maila batetik goiti dutenak gaixo daude. ETC-prentsa Berria, 2007-11-21
Ez dira hiru egunetik gora erabili behar, mendekotasuna sorrarazi eta presio arteriala igoarazi baitezakete. ETC-prentsa Berria, 2008-02-05
Ordua iritsi ahala presio arteriala igoarazten sentitu behar du, bihotz-taupadekin batera. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-07
14 eta 9 arteko presio arteriala izatea da gomendagarriena. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-04-06
Gainera, presio arterialaren igoera arriskutsua ekar dezake. ETC-prentsa Argia, 2004-07-11
Norberak erabaki zuen egun bakoitzean zein txokolate mota kontsumitu, eta saiakeraren hasieratik amaierara hainbat parametro alderatu ziren, esaterako, presio arteriala, lipido kantitatea eta glukosa. ETC-prentsa Argia, 2012-06-10
Hipertentsioaren tratamenduan, sendagaiek ez dute tonu fuertea izan behar (gorria, laranja), egiaztatu baita kolore horiei begiratzeak pultsua, arnasketa eta presio arteriala handitzen duela. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Presio arteriala handituz doa adinarekin, eta, badirudi lotura hori estutu egiten dela gatzaren kontsumoa gehiegizkoa denean. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007
Bradikardia, takikardia sinusala, presio arteriala igotzea, mioglobinemia batez ere haurretan... ETC-zientzia, zuzenbidea Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa, Sendoa Ballesteros / Irrintzi Fernandez, EHU/UPV, 2017
Iktus iskemikoa zein hemorragikoa izateko arriskua handitzen du, erlazioa zuzena izanik (zenbat eta garaiagoa presio arteriala, orduan eta handiagoa arriskua). ETC-zientzia, zuzenbidea Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018
Ikerketen arabera, bestalde, gatz kopurua murriztuz gero, lau astean pertsona baten tentsio arterialak behera egiten du. Berria - Gaiak 2004-09-18