Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arteria baten eta zain baten bidez lotzen zaizkio muskulu guztiak odol-zirkulazioari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
Bi hodiren bidez konektatzen zen gaixoa makinara: hodi bat arteria batean sartzen zitzaion, odola irten zedin, eta, bestea, berriz, zain batean, odolak itzulerako bidea egin zezan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.
Adinean aurrera egin ahala, gorputzeko arteria gehienak estutzen dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.
Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu, motor batek erregaia hurrupatzeko duen sistemaren antzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
Arteriak dilatatu egiten dira; benak, estutu, eta odola parrastan doa ehunetara. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 234. orr.
Ehunak banatu, zainak eta arteriak moztu eta ondoren, Rebekaren gorputzeko beste zati batetik hartutako ehunekin estaliko dugu burua. Berria - Gaiak 2004-02-07
Bihotzeko bi hutsegite jasan izan zituen iragan hiru urteetan, odol presioa handia zuen eta arteriak huts egitekotan zeuzkan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.
Robet Listonek zirujautzako hainbat asmakuntza eta tresna egin zituen: arteria itxi eta eria odolustu ez zedin erabiltzen ziren tresnak, esaterako. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 259. orr.
Kateterismoa egin diote bi arteriatan. Berria - Euskal Herria 2006-05-06
Odola geldiago doanez kapilarretatik haietara eraman duen arteriatik baino, kapilarren zeharkako ebakiduren azalerak handiagoa izan behar du, guztira, arteriarenak baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.
Ospitaleko larrialdietara eraman behar izan zuten atzo Diego Armando Maradona, arterietako tentsioa eta odoleko tenperatura altuegiak zituela eta. Berria - Kirola 2004-09-12
Ume horri pisua orekatzen lagunduz gero, arterietako arazoek atzera egiten dute. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Mutazio horrek odola bihotzera eramaten duten arterietan hanturak eragin ditzake. Berria - Gaiak 2004-05-06
Bihotz-muskuluak ongi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Ume gizen baten arteria nagusiek 40 urteko pertsona erretzaile baten arterien antz handia daukate. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Bihotzetik kanpora irteten da, aortatik, hau da, odola gorputzaren gainerako ataletara eramateko adarkatzen den arteria handitik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.
Baldin eta odola, biriketako kapilarretatik presio baxuan igaro eta gero, berriro arteria zabaletara bildu behar balitz gorputzeko beste atal batzuetara eramateko, askoz gehiago ponpatu beharko litzateke. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.
Hazka eginda odola borborka jartzen da, irakiten, eta arteria txiki eta azalekoenetara etortzen da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 142. orr.
Deiadar dagi ene patuak, eta horrek gorputz honetako arteria koxkor bakoitza Nemeako lehoiaren zaina bezain gotortzen du. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 56. orr.
Beso eta zangoetako arteria nagusiak zain artean daude, oso baldintza onetan beroa trukatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.
Larruazalaren bitartez gaude harremanetan kanpoaldearekin, eta kolpeak, ebakiak eta urradurak izateko arriskua du; hala, arteria lodienak gainaldean baleude, ezbehar horien ondorioak askoz larriagoak izango lirateke. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 141. orr.
Jauzi izugarria egin zidan bihotzak, adrenalinak aortaren eta arteria koronarioen artean zirkuitu-labur bat eragin izan balit bezala, halakorik esan badaiteke behintzat. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.
Berriki egindako esperimentuek erakutsi dute besoko arteria erradialeko odola 21,5 ēC-ra jaitsi daitekeela eta, aldi berean, gorputzeko tenperatura zentrala bere 37 ēC-an mantendu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.
Odola berotu egin zaie pixka bat, indar handiagoz isurtzen da beren arteria esklerotikoetatik, eta zainak haziak dauzkate bekokian eta lokietan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.
Honako hauek dira gaitz horietako batzuk: Arteria-hipertentsioa, diabetesa, bihotzeko arazoak, dislipemia, hepatopatia, gaixotasun neurologikoak eta depresio sindromea. Berria - Gaiak 2004-11-21
Obsesionatu egin nintzen nire bularraren azpian gurutzatzen ziren zain- eta arteria-zirkuituak, lirdinga eta odolezko barne-sare trinkoa irudikatzen saiatuz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.
Ondo diseinaturiko makina bat da bihotza, eta helburura iristeko adinako presioan bidaltzen du odola arteria-sistemara. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.
Arteria-odolak aurrera egiten du, pixka bat hozturik, baina ondoko zainek are odol hotzagoa daramate, eta beraz, beroa xurgatzeko gai dena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.
Denbora luzean uste izan zen arteria-odolaren tenperaturak alde txikia zuela gorputzaren zentro nagusikoarekin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.
Aurikuletatik jasotako odola biriketara bidaltzen du eskuineko bentrikuluak, birika-arterian zehar; ezkerreko bentrikuluak, berriz, gorputz osora bidaltzen du odola, aorta arterian zehar. Berria - Gaiak 2004-10-20
Bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.
Gibelak badu, hala ere, beste hornibide bat, gibel-arteria, ondo oxigenaturiko odola presio handian bidaltzen diona, zain-odolarekin nahasteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.
Odola (giltzurrun-arteriatik) giltzurrunetara heltzen denean hasten da prozesaketa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.
Han behean zegoen metropoli modernoaren bihotz nekagabea, neonezko arteria argitsuek zeharkatua: bankuak, museoak, pizzeriak, megadendak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 98. orr.
Lenox da Harlemgo arteria nagusia eta bertan oinez zoazela atentzioa ematen duen lehen gauza, hiruzpalau etxebizitzaz osaturiko eraikinen artean dagoen funeraria mordoa da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 74. orr.
Aurikuletatik jasotako odola biriketara bidaltzen du eskuineko bentrikuluak, birika-arterian zehar; ezkerreko bentrikuluak, berriz, gorputz osora bidaltzen du odola, aorta arterian zehar. Berria - Gaiak 2004-10-20
Porta zainaren adar fin bakoitzaren ondoan, arteria hepatikoko adar finak daude, eta anastomosi ugari daude zain- eta arteria-adarren artean. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
P mm Hg eta Q mL/min arteria-adar baten muturren arteko presio-diferentzia eta adarra zeharkatzen duen odol-fluxua diren. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019
Urdaileko arteria laburrak bost-zazpi arteria-adar txikiak dira, eta arteria esplenikoaren banaketa-adarretan sortzen dira barearen hilioan. ETC-entziklopedia Urdaileko arteria laburrak, Wikipedia
Denbora luzean uste izan zen arteria-odolaren tenperaturak alde txikia zuela gorputzaren zentro nagusikoarekin, baina berriki egindako esperimentuek erakutsi dute besoko arteria erradialeko odola 21,5 ēC-ra jaitsi daitekeela eta, aldi berean, gorputzeko tenperatura zentrala bere 37 ēC-an mantendu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.
Arteria esfenopalatinoa arteria maxilarrean sortzen eta sinu frontal, maxilar, esfenoidal eta etmoidaletan, sudur-barrunbearen kanpoko albo-paretan eta sudur-trenkadan barrena hedatzen den arteria da. Sudurreko odoljarioen arteria da. ETC-entziklopedia Arteria esfenopalatino, Wikipedia
Bularreko eta hanketako minez jarraitzen dut, eta bi arteria femoralak erabat trabatuta ditut. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-04-03
Izterrondoan jo du, baina balak ez du arteria femorala ukitu. ETC-prentsa Berria, 2006-11-14
Metodo honetan kateter bat sartzen da arteria femoralean eta, aortatik igoz, garuneko arterietara iristen da, azkenik aneurismara helduz. ETC-entziklopedia Aneurisma, Wikipedia
Arteria femoralean zehar, kateter bat odolbildua dagoen punturaino bideratzen da, gailu ezberdinen bitartez odolbildua kanporatu eta hodiaren birkanalizazioa lortzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muņoz, EHU/UPV / UEU, 2018
Urdail eta duodenoko arteria edo arteria gastroduodenala arruntki, arteria hepatiko komunean sortutako (baina aldaerak dituena) arteria bat da. Arteria hau duodeno, pankrea eta omentua odolez hornitzeaz arduratzen da. ETC-entziklopedia Urdail eta duodenoko arteria, Wikipedia
Arteria hepatiko komuna edo gibel-arteria komuna enbor zeliakoan sortutako arteria labur bat da. ETC-entziklopedia Arteria hepatiko komun, Wikipedia
Arteria hepatiko propioa edo gibel-arteria propioa arteria hepatiko komunean sortutako arteria bat da. ETC-entziklopedia Arteria hepatiko propio, Wikipedia
Hitz gakoak: erradioenbolizazioa, gibeleko minbizia, arteria hepatikoa, adarkadura. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017
Gibelaren irrigazioari dagokionez, odoleztatze arteriala zein benosoa ditu, hiliumetik arteria hepatikoa eta porta bena sartzen baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Arteria hepatiko komuna edo gibel-arteria komuna enbor zeliakoan sortutako arteria labur bat da. Urdaila, pankrea, duodenoa, gibela, behazun xixkua eta omentua odolez hornitzen ditu. ETC-entziklopedia Arteria hepatiko komun, Wikipedia
Arteria hepatiko propioa edo gibel-arteria propioa arteria hepatiko komunean sortutako arteria bat da. Urdaila eta behazun xixkua odolez hornitzen ditu. ETC-entziklopedia Arteria hepatiko propio, Wikipedia
Arteria ileokolikoa goialdeko mesenterio-arteriaren albo batean sortutako arteria bat da. Ileona, itsua, heste sobrea eta goranzko kolona odolez hornitzen ditu. ETC-entziklopedia Arteria ileokoliko, Wikipedia
Arteria iliaka arrunta, aortaren azken zatia. ETC-entziklopedia Arteria iliaka, Wikipedia
Arteria iliaka komunak, lehen arteria iliako primitiboak deituak, aorta arteriaren adarkatzean sortutako bi arteria handiak dira. ETC-entziklopedia Arteria iliaka komun, Wikipedia
Arteria iliaka komunak, lehen arteria iliako primitiboak deituak, aorta arteriaren adarkatzean sortutako bi arteria handiak dira. ETC-entziklopedia Arteria iliaka komun, Wikipedia
Arteria iliaka komunak, lehen arteria iliako primitiboak deituak, aorta arteriaren adarkatzean sortutako bi arteria handiak dira. ETC-entziklopedia Arteria iliaka komun, Wikipedia
Giltzurruneko arteria bakoitza giltzurruneko sinuaren barruan arteria interlobularretan adarkatzen da, eta horiek parenkiman sartzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Arteria interlobularrak giltzurrun-arterian sortutako arteriak dira. ETC-entziklopedia Arteria interlobularrak, Wikipedia
Hughek trebe mozten zion bizarra anaiari ertzetik, bena jugularra eta arteria karotida igarota. ETC-literatura, saiakera Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008
Hortaz, burmuin-kaltea eragiteko, lehenengo eta behin, ezkerreko arteria karotida komuna behin betiko okluitu egin zitzaien, eta bi ordutako atseden prozesu baten ostean, animaliak 135 minutuz asfixiatu egin ziren oxigeno kontzentrazioa %8-ra jaitsiz. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Ezkerreko Arteria karotida arteria komunaren adar bat da. Lau zatitan banaturik dago: zerbikal, petroso, leizetsu eta zerebrala. ETC-entziklopedia Ezkerreko karotida arteria, Wikipedia
Hortaz, burmuin-kaltea eragiteko, lehenengo eta behin, ezkerreko arteria karotida komuna behin betiko okluitu egin zitzaien, eta bi ordutako atseden prozesu baten ostean, animaliak 135 minutuz asfixiatu egin ziren oxigeno kontzentrazioa %8-ra jaitsiz. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Jauzi izugarria egin zidan bihotzak, adrenalinak aortaren eta arteria koronarioen artean zirkuitu-labur bat eragin izan balit bezala, halakorik esan badaiteke behintzat. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.
Paziente horien heriotza kausarik ohikoena arteria koronarioetako gaixotasun ateromatosoa izan zen 25 kasutan (%40,9), gehienak 30 urtetik gorakoak. ETC-prentsa Berria, 2007-09-18
Ebakuntza aurretik egindako bihotz-kateterismoak arteria koronarioetako gaixotasun garrantzitsua zuela erakutsi zuen. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019
Gaixotasun kardiobaskularra terminoa arteria koronarioetako gaixotasun mota guztiei deitzeko erabiltzen dugu; gaixotasun horiek bihotzarekin edo odol-hodiekin (arteriak eta zainak) lotzen ditugu. ETC-entziklopedia Zirkulazio-aparatu, Wikipedia
Nerbio hau arteria laberintikoaren satelitea da, hau da, arteria honekin batera doa bere ibilbidean zehar. ETC-entziklopedia Entzumen-nerbio, Wikipedia
Arteria pankreatiko handia arteria esplenikoan sortutako arteria bat da. Pankrea odolez hornitzen du. ETC-entziklopedia Arteria pankreatiko handi, Wikipedia
Pertsona normal batek aortan, bihotzaren ondoan, duen arteria-presio maximoa 120-150 mm Hg da (1 kg inguru 6 cm2-ko). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.
Arteria sigmoideoak, batzuetan, behealdeko mesenterio-arteriatik zuzenean jaiotzen diren arteriak dira, baina, oro har, beheko arteria kolikoa edo arteria sigmoideoen enborra izeneko enbor komun batetik datoz. ETC-entziklopedia Arteria sigmoideoak, Wikipedia
Era honetakoak dira karotida, arteria subklabioak, biriketako arteriak eta izenik gabeko arteria gehienak. ETC-entziklopedia Odol-hodi, Wikipedia
Nerbio sistema autonomoa orekatu eta arteria tentsioa doitzen du, hau guztia Elhuyarreko norbaitek zuzendu behar luke urdaila gibela ez duk lehia ezta hire buruarekikoa ere patioan korrika egiten duanean bezala ez bortxatu ez duk presarik nora joan nahi duk. ETC-literatura, saiakera Atzerri, MIkel Antza, Susa, 2012
Duela ordu eta erdi ingresatu dute oinazerik gabeko hemorragiaz eta 140-90ko arteria tentsioarekin. ETC-literatura, saiakera Martutene, Ramon Saizarbitoria Erein, 2012
Nik, ia hirurogeita hamar urtetan eta arteria-tentsioak galbidera naramala, barregarri deritzot. ETC-literatura, saiakera Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes, Antonio (Iņigo Roque), Alberdania / Erein / Igela, 2013
"Zer moduz gaude" galdetzeko denbora eta, asko jota, pultsua eta arteria-tentsioa hartzeko denbora. ETC-literatura, saiakera Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015
Odoljarioa hasi baino lehen, arteria-tentsioa igo egiten da, eta gero, berriz, jaitsi. ETC-literatura, saiakera Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019
Biofeedback teknikak teknologia aurreratu eta berritzailea erabiltzen du hainbat adierazle fisi ologikoren informazioa jasotzeko (bihotz-erritmoa, azalaren tenperatura, arteria-tentsioa, etab.) ETC-zientzia, zuzenbidea Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak, Askoren artean, UEU, 2013
Gainera, sintoma hauetako batzuk agertzen dira: takikardia edo bradikardia, begininiaren dilatazioa, arteria-tentsioaren goratzea edo beheratzea, oka egitea edo botagura, pisuaren galera, asaldura psikomotorra, giharren ahultasuna, bihotzarritmia, diszinesiak, distoniak, krisi epileptikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014
Hasierako ezaugarriak edema, arteria tentsioaren gehitzea eta gernuan albumina agertzea dira. ETC-entziklopedia Eklanpsia, Wikipedia
Bestalde, siesta sasoian arteria tentsioa ere gutxitu egiten da eta diabetesa duten gaixoengan tentsio aldaketak gerta daitezke siestaren ondorioz. ETC-prentsa Berria, 2005-08-17
Potasioa ezinbestekoa da arteria tentsio handia duten pertsonentzat. ETC-prentsa Berria, 2011-11-08
Adibidez, Rami helicini (Arteria uterina) izenez ezagutzen dira umetoki-arteriaren adar kiribilduak. ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Arteria zuzenak miometrioko arteria erradialen (arteria uterinaren adarrak diren) adarkadurak endometrioan sartzen dira eta haien adarkadurak diren arteria helikoidalak edo espiralak ikus daitezke endometrioan. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Bertatik uterora nerbioak eta odol-hodiak ailegatzen dira, arteria uterinoak eta arteria baginalak, hain zuzen ere. ETC-entziklopedia Umetoki, Wikipedia
Arteria zeliakoaren kasuan, fase arterialean, eremu esplaknikorako odol-emaria ezagutuko dugu, fase kapilarrean gibelaren eta barearen tamaina, eta zain-fasean zain-sistema portalaren ezaugarri anatomikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008
Nahiz eta arteria koronarioak autopsietan beti erlazionatuta egon, KG baskulitis hedatu bat da, zeinetan gorputz osoko odol hodiek parte hartzen duten eta ikusi izan dira aneurismak hauetan ere, Arteria zeliakoetan, Arteria mesenterikoetan, Arteria femoraletan, Arteria iliakoetan, Arteria errenaletan, Arteria axilar besapekoetan eta brakialetan. ETC-entziklopedia Kawasaki gaixotasun, Wikipedia
Barneko arteria torazikoa edo barneko bularralde-arteria (emakumezkoen kasuan) arteria subklabiotik eratorritako adar bat da, beheranzko norantza duena. ETC-entziklopedia Barneko arteria toraziko, Wikipedia
Hipofisiaren beheko arteriak barneko karotida-arterietatik irteten dira lepoaren alde banatan, eta, infundibuluaren inguruan arteria-eraztun bat osatuz anastomosatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Garunaren odoleztatzean lau arteria nagusik hartzen dute parte, eskuineko eta ezkerreko barneko karotida arteriek eta eskuineko eta ezkerreko orno-arteriek. ETC-zientzia, zuzenbidea Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muņoz, EHU/UPV / UEU, 2018
Arteria oftalmikoa edo begi-arteria begi-globoko eta betzuloko arteria da; barneko karotida arteriaren zati zerebralean sortu ondoren hodi optikoan barrena sartzen da betzuloan, eta begiaren ertz medialean amaitzen da. ETC-entziklopedia Arteria oftalmiko, Wikipedia
Lepoaren albora kokatua, hioide hezurraren inguruan kanpoko karotida arterian eta barneko karotida arterian banatzen da. Lepoaren atzealdean dago. ETC-entziklopedia Karotida arteria komun, Wikipedia
Beheko arteria epigastrikoa kanpoko arteria iliakoaren alboko adar gisa sortzen den eta goiko arteria epigastrikoarekin anastomosi bat egiten duen arteria bat da. ETC-entziklopedia Beheko arteria epigastriko, Wikipedia
Bihotzekoa gertatzen da bihotzeko arteriaren bat oztopatzean. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-04-01
Bihotzeko arteriak osatzeko ohiko teknika baino hobea den beste bat aurkeztu dute AEBetan. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-01-24
Bihotzeko arteria bat bat-batean apurtuz gero, akabo, adibidez. ETC-prentsa Argia, 2019-03-03
Urte mordoxka bat bada, dagoeneko, bihotzeko arteria batean lehen metal zatitxoa jarri zidatela. ETC-prentsa Argia, 2019-09-22
Bihotzeko arteria nagusia ia erabat itxita zeukan serbiarrak, eta atzo egin zioten ebakuntza, Donostian. ETC-prentsa Berria, 2009-01-14
Lepoan ebaki txiki bat egin eta zulo hori baliatzen dute bihotzeko arterietan kateter bat sartzeko. ETC-prentsa Berria, 2011-04-21
Bihotzeko arteria koronario baten endotelioaren patologia-aldaketen eraginez, plaketak atxiki egin daitezke eta arteriaren lumena buxatzen duen odolbildua sortu. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Honek guztiak bihotzeko bat gertatzea eragin dezake, bihotzeko arterietan (arteria koronarietan) irrigazioa galtzen delako eta bertan dauden zelulak hitzen direlako, odola gorputzera ponpatzeko gaitasuna galduz. ETC-entziklopedia Arteriosklerosi, Wikipedia
Botikak erabiltzeaz gain, bihotzeko arteriak estutzea tratatu daiteke, estuguneak hedatuz edo odol jarioa birbideratuz, buxadura bat saihesteko. ETC-entziklopedia Bihotz, Wikipedia
Transplantea egin ondoren, bihotzeko arterien paretak loditu eta gogortu egin daitezke eta horrek bihotz aloktono baskulopatia sor dezake. ETC-entziklopedia Bihotz-transplante, Wikipedia
Aurikuletatik jasotako odola biriketara bidaltzen du eskuineko bentrikuluak, birika-arterian zehar; ezkerreko bentrikuluak, berriz, gorputz osora bidaltzen du odola, aorta arterian zehar. Berria - Gaiak 2004-10-20
Lehenengo zirkuituan, bihotzaren eskuineko aldetik birika-arterietara ponpatzen da odola; birika-arterietatik, beste hodi txikiago batzuetara banatzen da (arteriola izenekoetara), eta haietatik biriketako kapilar finen sarera, oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatuko diren lekura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.
Eskuineko bentrikulu artifiziala eskuineko atriora eta biriketako arteriara lotuta dago, eta ezkerreko bentrikulua ezkerreko atriora eta aortara. Berria - Gaiak 2004-10-20
Buruko arteria modu arriskutsuan puzten ariko zitzaion ordu-rako, bien oharkabean. ETC-literatura, saiakera Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012
Erdiko meninge-arteria masailezur-arteriaren goranzko adar albokideetatik lodiena da; zulo biribil txikian barrena sartzen da garezurrean eta duramaterraren zati handi bat garaztatzen du, ganga kranialean ildoak eratuz. ETC-entziklopedia Erdiko meninge-arteria, Wikipedia
pterygomeningeus, pterygomeningea, pterygomeningeum: pterigoide irtenguneari eta meninge-mintzei dagokiena, eta bereziki erdiko meninge-arteriaren adarretan, besteak beste, pterigoide giharretara eta dura materreko eskualde batera hedatzen dena (Arteria pterygomeningea). ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Erretinako arteria zentrala begi-arterian sortzen den betzuloko arteria da, nerbio optikoarekin batera ikuspapilan sartu ondoren erretinako ora serrataraino hedatzen diren goranzko eta beheranzko bi adarretan banatzen dena. ETC-entziklopedia Erretinako arteria zentral, Wikipedia
Ezkerreko karotida arteria karotida arteria komunaren adar bat da. Lau zatitan banaturik dago: zerbikal, petroso, leizetsu eta zerebrala. ETC-entziklopedia Ezkerreko karotida arteria, Wikipedia
Ezkerreko karotida arteriaren estenosia ikusten da, kaltzifikatutako ateroma-plaka batek eragina. ETC-zientzia, zuzenbidea Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muņoz, EHU/UPV / UEU, 2018
Giltzurruneko arteria bakoitza giltzurruneko sinuaren barruan arteria interlobularretan adarkatzen da, eta horiek parenkiman sartzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Abdomeneko aorta arteria handiaren beheko zatia da. Diafragman hasten da, beherantz toraxeko aortaren jarraipena izanda, eta arteria iliakoetan amaitzen da. Bertatik ateratzen dira abdomenean giltzurruneko arteriak. ETC-entziklopedia Abdomeneko aorta, Wikipedia
Goiko arteria epigastrikoa barneko arteria torazikoaren alboko adar gisa sortzen den eta beheko arteria epigastrikoarekin anastomosi bat egiten duen arteria bat da. ETC-entziklopedia Goiko arteria epigastriko, Wikipedia
Karotida arteria, edo karotida soilik, odola burura eramaten duten bi arterietako bakoitza da. ETC-entziklopedia Karotida arteria, Wikipedia
Karotida-gorputzak organo txikiak dira (3 x 5 mm), jatorrizko karotida-arteriaren adarkatzean kokatuak daude eta zeregin garrantzitsua dute arnasketan, bihotzaren taupadetan eta odol-presioaren erregulazioan. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Animaliari uretanozko anestesiapean (1,5 g/kg p.b) karotida arteria komuna kanulatu egiten zaio odol-presioa neurtzeko, azken hori 80 eta 100 mmHg bitartekoa izanik. ETC-zientzia, zuzenbidea Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009
Neurologoek hemisferio bat behin-behinean paraliza dezakete, karotida arterian amobarbitala injektatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010
Ugaztunetan, adibidez, erdiko belarriaren hiru hezur?oak eratzen dituzte, eta Eustakioren tronpa, karotida arteria, amigdalak, laringea eta nerbio kranialak. ETC-zientzia, zuzenbidea Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013
Anatomian, adibidez, Glomus caroticum izena hartzen du karotida arteria komunaren bikoizgunean aurkitzen den hartzaile kimikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Karotida-kanala da barruko karotida-arteriak garezurrez kanpotik barrura sartzeko erabiltzen duen pasabidea. ETC-zientzia, zuzenbidea Garezurraren anatomia, Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, EHU/UPV, 2018
Garunaren odoleztatzean lau arteria nagusik hartzen dute parte, eskuineko eta ezkerreko barneko karotida arteriek eta eskuineko eta ezkerreko orno-arteriek. ETC-zientzia, zuzenbidea Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muņoz, EHU/UPV / UEU, 2018
Bertatik bertara zartatutako jostailuak karotida arteria ebaki zion. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-04-19
Tomek karotida arteria batean lesio bat du eta hori aztertzeko eskanerra egin zioten ekainean. ETC-prentsa Berria, 2014-04-16
Karotida arteria batean nodulo bat atzeman zioten Tomeri, baina gaixoari ez zioten jakinarazi abendura arte, neurologoaren kontsultara joan arte. ETC-prentsa Berria, 2014-09-25
Bi koroa-arteriek eramaten dute oxigenoa bihotzaren muskulura (bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.
Badirudi, gainera, koroa-arteriak txikiegiak direla beren lana behar bezala egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.
Lepauztaipeko arteria edo arteria subklabioa goiko gorputz-adarreko arteria bat da. Bi daude; eskuina enbor brakiozefalikotik jaiotzen da, eta ezkerra aorta arteriatik jaiotzen da. ETC-entziklopedia Lepauztaipeko arteria, Wikipedia
Orno arteria arteria subklabioaren adarra da. ETC-entziklopedia Orno arteria, Wikipedia
Biak entzefaloaren oinaldean kokatuta, barneko arteria karotidatik (eskuin eta ezkerra) eta orno-arterietatik (eskuin eta ezkerra) heltzen zaie odola. ETC-zientzia, zuzenbidea Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009
Sintomak agertzeak -bertigoa, zorabioa edo nistagmusa- edozein aldetako errotazioan, alde horretako orno-arteriaren konpresioa adierazten du. ETC-zientzia, zuzenbidea Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua, Loitzun Iraola Azkona, UEU, 2013
Dirudienez, orno arterian edota arteria erradikularrean nahigabe egindako kortikoide partikulatuen injekzioa eta ondoriozko oklusio arteriolarra litzateke. ETC-zientzia, zuzenbidea Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Zulo nagusian daude, nagusiki, ornomuina, orno-arteria eta osagai eta vagus nerbioak. ETC-zientzia, zuzenbidea Garezurraren anatomia, Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, EHU/UPV, 2018
Enbor zeliakoa edo sabel-arteria abdomen aortaren aurreko aurpegitik ateratzen den lehenengo adarra da. ETC-entziklopedia Enbor zeliako, Wikipedia
Saihets arteko arteria saihetsarteko espazio edo tarteak garaztatzen dituzten arterietako bakoitza da. Aurrealdean bederatzi bikote daude batetik (goiko eta beheko adarra bikote bakoitzean) eta goiko saihetsarteko arteria edo gorena bestetik. Atzealdean, ordea hamaika bikote simetriko dira. ETC-entziklopedia Saihets arteko arteria, Wikipedia
Bereziki ikusmen-nerbioan, begi barruan esklera aurrean kokatzen den zatia (Pars prelaminaris nervus optici intraocularis), baita atzeko saihets arteko arteriaren bizkar-adarretatik ornomuinera. ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Adibidez, Rami helicini (Arteria uterina) izenez ezagutzen dira umetoki-arteriaren adar kiribilduak. ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Odola karenatik pasatzen doan heinean presio arteriala jaistean da; izan ere, zilborreko arterian presioa 50 mmHg-koa da, eta zilborreko zainean 20 mmHg-koa da. ETC-entziklopedia Jaio aurreko zirkulazio, Wikipedia
Zilbor-arteria edo zilborreko arteria barneko arteria iliakoaren aurreko enborraren adar biszerala da. ETC-entziklopedia Zilbor-arteria, Wikipedia
koroa arteriak (3)