Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artemisia 1 iz konposatuen familiako belar landarea, zurtoin bigunak eta usain leuneko loreak dituena, heste zizareen aurkako egoskinak egiteko erabiltzen dena (Artemisia abrotanum). ik zizare 7.

Han ikusiko du erretzen buruan ukan duen zizare-belarrez eta berbenaz osatutako koroa Würzburg aldeko inguruetan, artemisia edo zizare-belarrez eta berbenaz ehotako koroak zeramatzaten buruan gazteek, eta gisa horretan egiten zuten salto, burukominetatik libratzeko intentzioz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

2 artemisia min (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Artemisia min edo zizare-belar ("Artemisia vulgaris"), Artemisia (genero) Artemisia generoko landare-espeziea. ETC-entziklopedia   Artemisia min, Wikipedia

Ardo beltzak eta Génépi, artemisia minean oinarritutako likorea. ETC-entziklopedia   Italiako gastronomia, Wikipedia

...udazken mendabelarra, sabia, esparragoa, inurri-belarra, oilo-belarra, garikota, azeri-mahatsa, milorria, artemisia mina, milazka afrikarra, otondo-belarra, axarioa... eta abar luuuuuuuuuuuuze bat. ETC-prentsa   Argia, 2011-03-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus