Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arkamurkaren -orain artelatza deitzen diote- azaletik 20 gramo. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 22. orr.
Bere hatzak, estreinako aldia da Sabethek artelatz bat ikusten duena: bere eriak, azala kraskatzen ari, eta gero berau niri jaurtitzen! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 289. orr.
Zahartzea horixe da: artelatzak bere enborra txorkoarekin estaltzen duen bezalaxe bihotza babestea, eta hura zulatzea oso zaila da; zure bizitzan aspalditik datozen pertsonen esku bakarrik legoke. Pako Aristi «Note book», 2005 - 152. orr.
Samurtasunez deskribatu zion Ruche janari Kabilia basatiari atxikitako portutxoa; olibondoak eta artelatzak; arroketako barbarinak, papillote eran prestatuak; itsas trikuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.
Tortotxaren kukusagar: artelatzaren enbor edo adarretan egiten den borobiltasun bat. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.
Eta egun batean hantxe iritsi ziren, zuhaizti batean zehar bide eginik, artelatz zaharrez guztiz inguraturiko soilgune batera, non hain hertsiki kokaturik baitzeuden zuhaitzok, ezen haien zirkuluak urdinezko putzu bat urratzen baitzuen zeruan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.