Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artekotasun iz artekoa denaren nolakotasuna.

Zenbait parada on huts egin zituen, hala nola "Camp David"-ekoa, gehiago bildu nahiz ez jakinez hautsi-mautsi batek sortzen duela bakea, hautsi-mautsiak galdegiten duela bien artekotasuna, bestea errespetatzen dela eta bakoitzak behar duela zerbait utzi.  Herria   2004-11-18

Ez genuen Unamuno-ren hizkuntzaren filosofia -edo teologia- osoa barrendu gura (ez gara haren testu guztiak, ezta gehienak ere, biltzen saiatu); gutxiago haren jokabideak hizkuntz politika espainolean; hizkuntzaren eta herri gogoaren artekotasuna nola tratatzen duen orrizkatu soil baino.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.

Guk ez dugu hautematen geure burua (gorputza, jarduna) gugandik at dagoen beste edozein objektu bezala bakarrik, fenomeno huts, ezpada baita barrutik ere, artekorik gabe (errepresentazioaren artekotasunik gabe).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Berea ez omen da plagioa, intertestualitatea, testu-artekotasuna baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.

Lapur txikiari ez zaio, ba, onartzen, berea lapurreta ez, baizik gauzak lekuz aldatzea dela, leku-artekotasun hutsa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.

Gaia: Kultur aniztasuna, kultur artekotasuna.  Herria   2004-11-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kultur artekotasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus