Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arteko (ETCn 321.964 agerraldi)1 izlag bitartekoa, erdikoa; nolakotasunen bati buruz beste batzuen artean dagoena. ik bitarteko; erdi1.

Jeneralean, ordea, gaian aditu direnen arteko eztabaida eta foroetan bakarrik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 11. orr.

Azken batean, ekonomia eta bere testuinguru sozialaren arteko dibortzioaz ari dira ikasleak, ekonomia politikoa deitzen den hori aintzat hartzearen garrantziaz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

Ez du hotz haundirik egiten, eta gero, terren-terren... beti bien arteko aro batekin...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 32. orr.

Alde batetik, galdekatzaileak, eta, bestetik, galdekatua; estrategia biren arteko tirabiraren kontakizuna, azken batean; irakurlea harrapatzen duena, zer gertatuko, datorrenaren jakin-minez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.

Seguruenik, paradigma-aldaketa kontzeptua izan dezakegu egokienetakoa, baldin eta gaurko geure munduaren eta Ignazioren munduaren arteko alde, tarte eta jauzi handia hobetu ulertu nahi badugu.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Bazeuden eskualde hartan beste lauzpabost jauretxe dotore, ez askoz gehiago, hondar-muino idorren arteko belargune zekenetan nabarmen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Egokitze-saio horiek ez ziren inoiz errazak izan, eta leialtasun filologiko-historikoaren eta arkitektura modernoak zituen premien arteko tentsioaren markarekin azalduko ziren beti.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Venezuelan daude guk jaso eta ezagutu dugun Euskal Herri honen izaera berezia modelatzen eta biribiltzen lagundu zuten askoren arteko batzuk.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 17. orr.

Pablo ia denen ezaguna zen igeltsero profesional baten izena zen, azken garai horietan, gure arteko elkarrizketetan, futbolzaleen artean Clemente edo eskultoreen artean Oteiza baino gehiago ateratzen zena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 13. orr.

Azken asteotan bien arteko komunikazioak aurrerapauso nabarmenak eman ditu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 56. orr.

Antzinakoen merkataritzaren eta gaur egungoaren arteko alde nagusia     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 29. orr.

Basamortuaren erdian zegoen, Iraken eta Arabia Saudiren arteko hegoaldeko mugan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Beren artekoaren hasiera nola-halakoa izan arren, zorte ona izan dute, biek ala biek: berak emakume hori aurkitu duelako, eta emakumeak bera aurkitu duelako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

Aspaldian elkartu ez diren ikaskide zaharren arteko enkontru erritoak errepikatu ditugu, bat bera ere ahaztu gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

Handik pare bat urtera alargun haren alabarekin, Pilirekin ezkondu izanak ez zuen, egia esatera, batere samurtu gure arteko harreman lehenbiziko egunetik aski gogortua.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 49. orr.

Ur xirripen ondoko arratoiak ditu harrapatuko; berdin harkaitzen arteko erbia edo mendiko eper zango gorria.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.

Ardo gehitxo edaten duenean (hortik dator intelektoa garaztatzearena), sarrerako liburuetatik hasi eta egongelara artekoen argumentua kontatzen hasten ez zait ba!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 8. orr.

Abereen arteko batek ere ez du, oraingoz behintzat, H bonbarik asmatu, ez eta, nire txostenen arabera, uranio-hobirik (depósito de uranio, jatorrizkoan) inon idoro.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 12. orr.

Baina alferrikakoak diruditen ahalmen horiek fintasun handia eskaintzen dute musika entzuterakoan eta balioesterakoan: hain handia ere, ezen gela bete tresna elektroniko behar baita belarriaren eta garunaren arteko konbinazioaren ahalmen guztiak ustiatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

-Ekarpen handiak egin ditu, hiztegia finkatzen, tradizioaren eta modernitatearen arteko zubia egiten.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.

Tellagorri Galtxagorrien familiakoa zen, eta familiaren ezizenaren eta bere izenaren arteko hoskidetasun horrek umeek ere bazekiten eta Tellagorriri min handia ematen zion kanta bat asmatzeko balio izan zion seroraren aitari, Tellagorriri gorroto zion agure xelebre bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Gure arteko azken banaketa da.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 29. orr.

Laster izan zen zaharren eta gazteen arteko halako lehia bat, eta ez bakarrik pilotaren gatik: ahopaldi, ele bero, gaizto, eztabaida, ez zen deusen eskasik halako kalda batean Eskual Herriko plazen atxikitzeko, aldekoak eta kontrakoak bazituztela batzuek eta besteek, eta pariatzaileak ez ziren azken inpizta-emaileak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 34. orr.

-Hori libertarioon arteko araua da.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 22. orr.

Hemezortzi urte bete berriak zituen armadara galdegina izan zelarik, Frantzia eta Alemaniaren arteko mugara.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Herria handitzeaz batera orainaldi eta lehenaldiaren arteko tartea ere handitu egin zait.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 49. orr.

Kanpoaldeko hotel diskreto batera eraman ninduen, eta gure artekoa aspergarri samarra izan zen; irudimenik gabeko gizona zen, bere emazte santarekin bezalatsu jotzen zuen larrua nirekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

Txikiak gara, gure artifizio literarioak edonork kolokan jartzeko adina, baina bedeinkatua bedi txikitasun hau, idatzitakoaren eta bizitzaren arteko aldea ia ezerezera murriztera behartzen gaituelako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 19. orr.

Laburrenik, bada, esan dezadan konpromiso askoren arteko oreka nolabaitekoan bide egiten saiatu naizela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 9. orr.

Guztia ere esango nuke, baina eszena hasiera etzanen eta kako arteko esaldi batzuen forma ez nuke laudatzeke utzi nahi.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 8. orr.

Orain arteko kapituluak asko gustatu zaizkiola esan dit Xabik, eta gainera pistaren kontuak erraztu egiten du idaztearen abentura.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 23. orr.

Usadioaren eta sormenaren arteko oreka horretan ibiltzea da bertsolariaren lana.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 22. orr.

Haien arteko joan-etorri etengabean eta oreka zailean ibili zen beti.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Jokoa izan da orain arteko guztia.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 39. orr.

Euskal poetarik finenetako batek ere, Mikel Lasak, alegia, euskarazko "dana"ren eta gaztelaniazko "nada"ren arteko simetria zora (bia) garriaz errematatzen du bere poema ezagunenetako bat.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 21. orr.

Patxi Iruittek, gure attitte zenak, Agido eta Larraskanda arteko zuloan behera galdu ditu begiak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 9. orr.

Gure egutegi partikularrean, berriz, zelten arteko egutegi zuhaitzekiko bitxi horretan, basa-lizarraren sasoian gabiltza, basa-lizarra da aldi honetako zuhaitza, bere hilean gaude, hurrengo 16a burutzen den arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

Hiru egun lehenago abiatu zen Belemetik; Jainkoak daki ez zuela, ba, gutxitan egina Brasilgo itsasertzen eta Europakoen arteko bide hura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Ez zuten esaten beren arteko gehienek dirua jasotzen zutela zuzenean bezeroengandik, berentzat jaso jakina.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

Egia erran ene egoeran, gizonen eta emazteen arteko atxikimendu itsua, amodioa deitzen zena, nekez uler nezakeen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

Hain zuzen ere, errealitatearen eta ametsen arteko gatazka dugu Gogolen obraren gai nagusietako bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Ia hogei urtez Daviden eta Goliaten arteko borroka izan da Itoizko urtegiaren kontrakoa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 15. orr.

-Zenbat aldiz ikusi duzu "Haizeak eramana"? -galdetu zion amak amonari, nire eta aitaren arteko elkarrizketa labur hari kontu eginik badaezpada ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 53. orr.

2 batezbestekoen arteko erlazio (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Batezbestekoen arteko erlazioaETC-entziklopedia   Batezbesteko aritmetiko sinple, Wikipedia

3 bizi arteko (ETCn 393 agerraldi; orobat biziarteko ETCn 425 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian biziarteko agertzen da)

Estatuak emandako bizi arteko pentsioak izaten zituzten. nazioarteko legedia bizi arteko espetxe zigorrari mugak jartzen saiatzen ari da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4070. orr.

Bizi arteko espetxealdiak indarra hartu du, ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Defentsak dio soilik bizi arteko kartzela edota heriotza zigorraren aukera eman diotela hari, eta horregatik hautatu duela errudun gisa agertzea.  Berria - Harian   2006-04-13

Andre hori xume-xume bizi zen, errenta txiki bizi arteko batekin, eta neskatila potolo polit bat zeukan berarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.

Gizon batek betiko zeukan lur bat feudo bihurtzen bazuen, feudo hori ezin zen bizi artekoa izan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 338. orr.

Horrek hauxe besterik ez du frogatzen, garai hartan onura gehienak bizi artekoak zirela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.

4 bokal arteko (orobat bokalarteko g.er.) izlag bokalen artekoa.

Har dezagun, adibidez, euskaraz ohiko den bokal arteko /d/ unitatearen kenketa eta analiza dezagun "eman beharko didazu" esaldiaren emambearkoiasu ahoskera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 67. orr.

Bokal arteko hasperen hori ahoskatzeko ez da horrenbeste aire behar.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Halere, bokal arteko s-ak bere hartan iraun du bokalez amaitzen ziren aditz guztien geroaldian eta aoristoan. Euskalki guztietan sarri galtzen dira bokalarteko kontsonante batzuk lagunarteko hizkera lasaian: b, d, g eta r dira kontsonante horiek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.

5 izar arteko espazio (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Eguzki haizeak, Eguzkiaren goi-atmosferatik kargatutako isuriak, burbuila itxurako gune bat sortzen du izar-arteko espazioan. Espazio honi heliosfera izena ematen zio.  ETC-entziklopedia   Eguzki-sistema, Wikipedia

Izar-arteko espazioaren hotza, izozte-puntutik milaka gradu beheragokoa edo Fahrenheit, Celsius nahiz Réaumur eskalen araberako zero absolutua: hurbil zen egunsentiaren lehen aieruak.  ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Horrek esan nahi du Voyager 1 izar arteko espaziotik hurbil dagoela.  ETC-prentsa   Berria, 2010-12-16

Gizakiak bidalitako lehenengo objektua izango da izar arteko espazioan sartzen, noiz gertatuko den ez dakiten arren.  ETC-prentsa   Berria, 2012-06-21

(Nahiko) ugari agertzen da zenbait ingurunetan, hala nola suaren berotan eta izar arteko espazio hotzean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Erreinuaren eskualde horiek itsasotik altxatuko badira, ezinbestekoa da izarretatik urrun -izar-arteko espazioaren baretasun mehatxuz josian- gertatzen diren prozesu batzuen bultzada. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

6 kontinente arteko (orobat kontinentearteko g.er.)

Tarcila Rivera Liman egin diren Emakume Indigenen Kontinente arteko Topaketetako antolatzaila da.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Europako edo Ipar Afrikako aireportuak helburu dutenak, berriz, hiru euro garestituko dira, eta 12 euro kontinente artekoak.  Berria - Ekonomia   2004-08-19

Kontinente arteko ibilbide luzeetarako. Kontinente Arteko Kopa jokatuko dute bihar Once Caldas eta Portok.  Berria - Kirola   2004-12-11

Hiru Liga eta Kontinentearteko Kopa bat.  Berria - Kirola   2004-03-10

7 kuartil arteko ibiltarte (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Dagokion sakabanatze neurri erlatiboa, datu-multzo ezberdinen sakabanatzeak erkatzeko, kuartil arteko ibiltarte erlatiboa da.  ETC-entziklopedia   Kuartil arteko ibiltarte, Wikipedia

Kuartil arteko ibiltarte-erdia lehenengo eta hirugarren kuartilen batezbestekoa da. Hiruko batezbestekoa lau datuen batezbestekoa da: lehenengo eta hirugarren kuartilak eta, bi aldiz, mediana. ETC-entziklopedia   Datuen azterketa esploratzaile, Wikipedia

8 kuartil arteko ibiltarte erlatibo (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Estatistikan, kuartil arteko ibiltarte erlatiboa kuartil arteko ibiltartetik eratortzen den sakabanatze neurri erlatiboa da. ETC-entziklopedia   Kuartil arteko ibiltarte erlatibo, Wikipedia

9 lanbide arteko (orobat lanbidearteko) izlag

Lanbide arteko akordioak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

54 eta 55 milioi hektolitro biltzea pentsatzen du Arnoaren Lanbide Arteko Frantziako bulegoak.  Berria - Harian   2005-09-11

Aurki hasiko ditu bere lanak Errioxako Ardoaren Lanbide arteko Erakundeak.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Lanbide arteko soldata mixerable hori ez dagoela %2a baino gehiago handitzerik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 600 eurora igoko duela.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino gutxiago irabazten dutenek Alargunen pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatuko dituzten ordainsariak. herria¬

Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren %6,6ko igoera.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

10 lanbide arteko gutxieneko soldata

Alargunen pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatuko dituzten ordainsariak ematen hasi zen ostiralean Nafarroako Foru Ogasuna.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Erdiei bakarrik pagatzen diete lanbide arteko gutxieneko soldata.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

Nafarroako alargunei gutxienez Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata ematen dien legegaia onartu zuen atzo Nafarroako Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

11 multzoen arteko eragiketa (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi) pl

Multzoak eta multzoen arteko eragiketak Venn-en diagramen bidez irudika daitezke. ETC-entziklopedia   Multzo-teoria, Wikipedia

12 ordu arteko (150 agerraldi, 49 liburu eta 27 artikulutan; orobat orduarteko g.er.) izlag

Martinek mantsoago hitz egin zuen, ordu arteko bizitasunik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Ordu arteko nire munduan erraza gertatu zitzaidan banaketa egitea: gaizkiaren eta ongiaren arteko lehian, aski zen erabakitzea zein zelaitan zegoen ongia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Ordu arteko frantses euskaldunak eta españolak, ordutik aurrera herri bakar bateko iparraldeko eta hegoaldeko bizilaguntzat hartu ziren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 151. orr.

Bitxi zitzaidan ordu arteko kideekin tiroka aritu beharra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Beti heltzen duk olaturen bat ordu arteko indartsuenak utzitako arrastoa desegitera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Nietzschek ordu arteko balioak ordezkatu nahi ditu, moralitate berri bat gauzatze aldera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Erantzunak, azkenez, zorionez, ezabatu egin zuen ordu arteko tonu maior nekagarria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

Orduarteko zalantzek, ezbai alferrikakoek paradoxalki egoera tinko batean itzatua ninduten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

Ekuazio aljebraikoen ebazpenei berriz ere erasoa jo aurretik, ordu artekoa laburbiltzeko premia izan zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.

Baina, bizargin baten emaztearen bizimoldea ordu artekoa baino hobea izango ote zen?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

13 ordura arteko (200 agerraldi, 61 liburu eta 71 artikulutan) izlag

Dirua, ordura arteko nekazari-munduan ez zuen garrantzia ari zen hartzen komunen ingurunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Ordutik hona, haren egintzak, ordura arteko gaitzak menderaturik, beraren egoera hori ezerezten dio eta ordaindu beharreko kalte handiak ere egiten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

-Hara! lehengoan ikusi nuen aurpegia! -bota zuen Carmenek, ordura arteko haria etenda.     «Kuskue tanden», 2004 - 227. orr.

Ikerketa ordura arteko parametro teorikoen barnean abiarazi genuen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.

Ez zen gauza ordura arteko martxari eusteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 340. orr.

Edozein unetan da posible, ordura arteko ezagueraren arabera, arrastoa ateratzea zer gerta daitekeen handik, demagun, bost urtera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.

Sendatua nintzen, bada, eta astia izan nuen ordura artekoak mamitzeko, banuen-eta zer mamitu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 24. orr.

Ordura artekoan, saia zaitez egoera gainditzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 162. orr.

14 orno arteko disko (corpusean ez dago; ETCn 24 agerraldi)

Orno arteko diskoa bizkarrezurraren orno zerbikal (C1-C7), orno toraziko (T1-T12) eta orno lunbar (L1-L5)-en arteko egitura kartilaginotsua da.  ETC-entziklopedia   Orno arteko disko, Wikipedia

Adibidez, orno arteko diskoetan Annulus fibrosus izenez ezagutzen da nukleoa inguratzen duen zuntzezko osagaia.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

Orno arteko diskoen degenerazio-deshidratazio progresiboaren ondorioz altuera galera gertatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

15 pertsonen arteko harreman

Izpirituaren moldatzalea eta oso konkretua izanez pertsonen arteko harremanak azkarki joiten ditu.  Herria   2001-07-05

-Badakit, Luisa, leku hauek basatiak egiten zaizkit, ezatseginak, pertsonen arteko harremanak hondatu egiten dituztela iruditzen zait!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.

Kawabatak bere lanetan Japonia zaharra aurkezten digu neurri handi batean, Japonia zaharraren edertasuna islatu nahi du, horri lotzen zaion izaera jakin bat, baina garaiko gizarte arazoak ia ez dira agertzen eta pertsonen arteko harremanek osatzen dute bere lanen mamia.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Sendi bereko pertsonen arteko harremanek jakin-mina piztu didate, mikrokosmos interesgarria da.  Berria - Kultura   2004-09-23

Ez zaizkit askorik interesatzen pertsonen arteko harreman korapilatsuak lantzen dituzten nobelak, ezin izaten bainaiz oroitu gertaeren hariaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Baina zu behingoz ikasi beharrean zaude pertsonak ez dituztela hitzek, zinek eta promesek bakarrik lotzen; are gehiago, pertsonen arteko harremanetan ez dutela sentimenduek eta begikotasunek agintzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Sexu bereko pertsonen arteko harremanak legez arautzea ontzat jo zuten atzo Txekiako Senatuan.  Berria - Gaiak   2006-01-27

Horrelako proposamenek beste pertsona batzuk errespetatzeko eta pertsonen arteko harremanetan errespetatzen irakasteko helburua dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Handik aurrera, pertsonen arteko harremanen inguruan aritu ginen gehienbat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 172. orr.

Hala ere, inoiz ez zait gehiegi gustatu telefonoz jardute hori; nahiz eta gure lanbidean etengabean telefonoz hizketan aritu, beti iruditu zait ekintza hotza, mezua eman bai baina pertsonen arteko harremana galarazten duena; eta niri, kasu hartan, harremana interesatzen zitzaidan mezua baino gehiago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 17. orr.

Fidel izan beharraz gertaerak eta pertsonen arteko harremanak katramilatzen eta korapilatzen doazen komedia -edo melodrama baten parodia- bat da, barregarria eta serioa aldi berean; divertimento arin bat kanpotik, gizartearen kritika zorrotz sakona barrutik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

16 saihets arteko arteria (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Saihets arteko arteria saihetsarteko espazio edo tarteak garaztatzen dituzten arterietako bakoitza da. Aurrealdean bederatzi bikote daude batetik (goiko eta beheko adarra bikote bakoitzean) eta goiko saihetsarteko arteria edo gorena bestetik. Atzealdean, ordea hamaika bikote simetriko dira.  ETC-entziklopedia   Saihets arteko arteria, Wikipedia

Bereziki ikusmen-nerbioan, begi barruan esklera aurrean kokatzen den zatia (Pars prelaminaris nervus optici intraocularis), baita atzeko saihets arteko arteriaren bizkar-adarretatik ornomuinera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

17 sasoi arteko

Gona motz batek, sasoi arteko jakak eta soinari itsatsitako jertse meheak areagotzen zioten gorputzaren lerdentasuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Jendearen arropetan nabari zen, zirak, sasoi arteko zamarrak, andreen kapelak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 25 aldiz agertzen direnak)

abertzaleen arteko (104); alaben arteko (31); aldeen arteko (84); alderdien arteko elkarrizketa (44); anaien arteko (36);arteko adostasuna (49); arteko akordio (31); arteko alde (41); arteko auzia (33); arteko bake (27); arteko banaketa (29); arteko batasuna (65); arteko berdintasuna (73); arteko bereizketa (110); arteko beste (36); arteko bi (35); arteko bidea (92); arteko bidean (30); arteko bilera (47); arteko bitartekari (27); arteko borroka (146); arteko borrokak (86); arteko borrokan (26); arteko borroketan (62); arteko denbora (38); arteko desadostasunak (29); arteko desberdintasun (44); arteko desberdintasuna (65); arteko desberdintasunak (45); arteko desoreka (26); arteko diferentzia (45); arteko distantzia (33); arteko elkar (38); arteko elkarlana (133); arteko elkarrizketa (221); arteko elkarrizketak (65); arteko elkartasuna (50); arteko epea (101); arteko epea eman (28); arteko erlazio (38); arteko erlazioa (71); arteko erlazioak (34); arteko errepidean (25); arteko espetxe (32); arteko ezberdintasuna (31); arteko ezberdintasunak (38); arteko ezkontza (62); arteko ezkontzak (65); arteko eztabaida (94); arteko gatazka (104); arteko gatazkak (25); arteko gerra (55); arteko giroa (32); arteko harreman (212); arteko hitzarmena (34); arteko ibilbidea (28); arteko ika (43); arteko ituna (27); arteko kartzela (33); arteko komunikazio (32); arteko komunikazioa (52); arteko kontratua (35); arteko lan (36); arteko lana (30); arteko lankidetza (60); arteko lehen (61); arteko lehia (230); arteko lehiak (42); arteko lehiaketa (37); arteko lehian (52); arteko liskarrak (47); arteko lotura (310); arteko loturak (104); arteko maitasun (32); arteko maitasuna (33); arteko muga (135); arteko mugak (75); arteko mugan (57); arteko nahasketa (46); arteko negoziazioak (40); arteko norgehiagoka (55); arteko onik (42); arteko oreka (131); arteko partida (72); arteko partidak (31); arteko partidan (25); arteko talka (36); arteko tartea (69); arteko tirabirak (28); arteko topaketa (33); arteko txapelketa (25); arteko zatiketa (32); arteko zerbait (26); arteko zubi (29); arteko zubia (28); askoren arteko (34); auzoen arteko (25); baten arteko (89); batzuen arteko (44); belaunaldien arteko (36); beraien arteko (36); beren arteko (181); bestearen arteko (25); besteen arteko (29); bi aldeen arteko (69); bi alderdien arteko (32); bi herrialdeen arteko (45); bi herrien arteko (48); bi taldeen arteko (53); bien arteko (510); bien arteko harremana (32); bikoteen arteko (27); bion arteko (145); biren arteko (37); bizi arteko (31); denen arteko (45); desberdinen arteko (36); elgarren arteko (58); elkarren arteko (221); emakumeen arteko (84); emazteen arteko (34); enpresen arteko (54); eragileen arteko (45); erakundeen arteko (97); errealitatearen arteko (27); eskualdeen arteko (25); espainiako gobernuaren arteko (33); estatuen arteko (77); euren arteko (93); ezberdinen arteko (51); frantziaren arteko (27); gazteen arteko (62); gizakien arteko (55); gizonen arteko (78); gobernuaren arteko (80); gobernuen arteko (39); gu bion arteko (32); gurasoen arteko (26); gure arteko (317); guztien arteko (177); guztion arteko (26); haien arteko (157); hauen arteko (34); herri arteko (26); herrialdeen arteko (105); herriaren arteko (42); herrien arteko (197); herritarren arteko (88); hil arteko (43); hirien arteko (30); hitzen arteko (44); hizkuntzen arteko (40); homosexualen arteko (60); homosexualen arteko ezkontzak (29); horien arteko (190); indarren arteko (44); jendeen arteko (32); kideen arteko (48); kluben arteko (35); komunitateen arteko (26); kulturen arteko (43); lagun arteko (40); lagunen arteko (29); lanbide arteko (30); langileen arteko (30); lurraldeen arteko (42); nagusien arteko (31); nazioen arteko (34); nire arteko (25); orain arteko (969); ordu arteko (133); ordura arteko (168); palestinarren arteko (38); pertsonen arteko (64); pobreen arteko (34); politikoen arteko (61); sexuen arteko (44); sindikatuen arteko (55); taldeen arteko (157); zuen arteko (47)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus