Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Janariaren aldetik, astezken arratsetik haste eta igande arratsa arte, Cordeliers karrikako 16 ean daizke buraso guziak, aratseko 7 etarik haste betiko talo goxoen prestatzeko, gasna, arteki eta ere xokoletarekin, gustu guzientzat beraz. Herria 2001-07-26
16 orenetan Etxauzko parkean ikusiko dira lehengo lan, ofizio eta tresnak; horietan baporezko ogi joiteko bat, harotz eta harginak lanean ari, ardi moxtea, gasna egitea, katalanbroxa eta bixkotx egitea, taloak artekiarekin eta marrakukiak. Janaria ospakizunari zoakion heinekoa izan zen: oilo salda arroltze gorringo eta ogi xigortuekin, amuarrainak artekiz troxaturik, kapoiak errerik, sagar erreximeta gasnarekin, hori guzia sagarnoz eta arnoz lagundurik. Herria 2003-07-24
Alain Darozes sukaldari famatuak burutzen zuen epai mahaia; hona nola ingura lezakeen biper moleta on bat: biperra eta arraultzekin batera artekia finki xehatua eman barnera, tipula eta baratxuria, ogi xigortua. Herria 2004-08-12
Ontzitara bat esne beroarazi zion, bezperako ogi zerra zenbait xigortu eta arteki xafla frijitu berriak amultsuki hedatu ogi zerren gainean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.