Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arteketa iz ipar tartea.

Gizona, begirakunea leihoaren arteketan josia, luze gabe agertu zen kalezulo barrenean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 235. orr.

Anitz oroit dira hor mutxikoak emanik, aparkatu autoek libre uzten zituzten arteketan, Herriko Etxeak bulta bat eman zuen besten kari plazaren huts arazteko.  Herria   2005-08-04

Kurtso eta ikerketen arteketan sartzen nituen apez lanak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 103. orr.

Ene lagunak ikusten ditut oraino, ahoz behera, entseatzen dira bagoiaren arteketan den uraren edatera, izanik ere hilen gorputzak kutsatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.

Han egon ziren kokoriko, biltegiaren zoladurako arteketarik pasatzen zen kea jasanez, eta arnasketa geldituz beren buru gainean bozak edo urratsak entzuten zituzten bakoitzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.

Kantaldi berezia eskaini zuten atzo Isturitzeko harpeetan, gisuzko estalaktita eta estalagmiten arteketatik.  Berria - Kultura   2006-05-07

Atsegin hartzen baitzuen haien arteko solasaldiak entzuten, edota, atearen arteketatik begira, emazteak senarra etengabe nola jipoitzen zuen ikusten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Leihoak artean itxirik, eguzkia arteketatik barneratzen zen, gelara halako klartasun lausoa zabalduz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 274. orr.

Kafera ematen zuen leihoaren arteketatik begira egon zen, zutik, zelatan, mutila noiz etorriko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus