Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artekatu, arteka(tu), artekatzen du/da ad tartekatu.

-Egia da -artekatu zuen bigarrenak-, borroka armatuan dabilenak birikak garbi atxikitzen dituela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 69. orr.

Bizi behar du gizonak, ez? -artekatu nion, izpirituz zabal, oroituz aitarekin axuri merkatura ostiraletan joatean, prezio urriegiarengatik salgai ez zitezkeen axuriak etxera ekartzen genituela, marrakari eta usaintsu-.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 175. orr.

-Aipatzeak ere ez du balio -Graxik motz artekatu zuen, baso bila eta kopetan behera, kanpoko beroa zein ezkaratzeko tepoagatik, isurtzen zitzaion izerdia lehortzen saiatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 305. orr.

-Flaubertek zion bezala, artekatu zen Fanch, zure hutsa Mary, derrigorrez trenkatu nahian datza.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 126. orr.

Hauek izan dira Xarloren hitzak, bihotz tingadura batzuez artekaturik, atera ahal dituenak.  Herria   2004-04-15

Tente du isatsa, zedroa bezala, artekaturik ditu hanketako tendoiak.  Elizen arteko biblia   Jb 40,17

Itzuli eta beraiengana hurbildu zenean, Frodo ohartu zen Gandalfek eskuan -eta orain agerian gainera- Hirugarren Eraztuna zeramala, Narya Handia, eta bertan artekatutako harria sua bezain gorria zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 391. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artekatu zion (4); artekatu zuen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus