Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artekaritza iz artekariaren jarduna eta lanbidea.

Lerro gutxi ziren: uharte desolatu batean bizi ziren lau ezezagunentzat lau emakume inguratzeko, zilarbizi guztia eman behar izan zuela, eta ez zitzaiola ezer sobratu artekaritzaren saritzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

Europako Batasunak bake artekaritza egin ondoren, Jugoslavia erretiratu egin zen.  Berria - Mundua   2004-04-30

XVII. mendearen erdian pertzepzio-arloaren, hizkuntza kodearen, artekaritza instrumentalaren eta informazioaren arteko harremana, bizidunei buruzko diskurtsoan erabilitakoa, aldatua izan zen Historia naturalaren objektuak definitzea baimenduz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 196. orr.

Aurtengo otsailean berriz hasi dira negoziazioak Norvegiaren artekaritzaren bidez.  Berria - Mundua   2004-05-12

Denbora luzez etenda egon da negoziazioa eta gatazkari irtenbide bat bilatzeko SIMA artekaritza zerbitzuak proposamen bat mahaigaineratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Bahitzaileek igandeko 13:00etarako finkatua zuten ultimatuma luzatu dela jakinarazi zuen atzo artekaritza lanetan diharduen batek, Mezher Dulaimi sunita leinuburuak.  Berria - Mundua   2004-04-13

Arazo hori bideratzeko, lurren artekaritza zentro bat sortuko da.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus