Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baldwinek bero-sentsazio adieraztezin bat sentitu zuen gorputz osoan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 86. orr.
Bat-batean hotza sentitu genuen guztiok bihotzean, hotz gordin adieraztezin bat, ukiezina, hilkutxetako hotza bezalakoa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 175. orr.
Onginahizko egintza adieraztezin honen (hots, Gizakundearen) ondorioak munduan zehar zabaldu ahal izateko, Jainkoaren probidentziak aurrez Erromatar Inperioa sortarazi zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.
Bueno, tren-geltoki zaharrek beti ditek halako xarma adieraztezina, ezta? Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 213. orr.
Sinesgaitza badirudi ere, petaloen igurtzi adieraztezina entzun zuen, agian maukak bularraren kurbarekin igurtzi egitean atera zuen hotsa izan zen, Jainko maitea, erruki zaitez irudikatzetik bizi diren gizonez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 203. orr.
Beraiek baizik beste mintzaira batera, hunkiduraren mintzairara, itzuli ezin zituzten hitz neutroak erabiltzearen plazer adieraztezinaz gozatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 365. orr.
Ni bakarrik joaten nintzen, haien suhiaren axolagabetasunaren benetako arrazoiak ezkutatuz, arrazoi adieraztezinak baitziren. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.
Lagunekin Europan barrena egindako tren bidaian hasi ziren kilimakurrak sabelaldean, bagoian berarekin bakarrik egoteko grina ulertezina, adieraztezina, lagunen gaztetasun txilioetatik gorderik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 91. orr.