Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artekari 1 iz tramite edo kideko batean ararteko lana egiten duena.

Bi eratako zergak daudela esan daiteke: zuzenekoak, Ogasunari zuzenean ordaintzen zaizkionak, eta zeharkakoak, artekari baten bidez ordaintzen direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

2 aseguru artekari (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Oro har, izaki behartsu eta inutilak gara, hortaz behar ditugu ezkontza paratzaileak, dibortzio aholkulariak, aseguru artekariak, dibertsioaren profesionalak, ehorzketa prestatzaileak eta abar. ETC-prentsa   Berria, 2005-08-30

Aseguru artekari lanetan aritzeko baimena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Legea, Nafarroako Parlamentua, 2011

Asegurua sinatzerakoan Barryk aseguru-artekariari garbi esan ziola ziurtatzen du Maryk, baina artekariak ez zuen oharretan adierazi, antza. ETC-literatura, saiakera   Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012

3 merkataritza-artekari

Sarriegiri buruz ezagutzen dena, batez ere, bere alderdi konposatzailea da, baina inor gutxik daki merkataritza artekari izan zela.  Berria - Kultura   2004-01-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus