Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arteka2 1 adlag artetan, tarteka.

Iragarkiak Haranbeltzera buruz eskaini keinua alegia ez ikusia eginik, Izurari agur bat bakarrik bidetik eskaini diot, parean iragan ondoan, zeren ageri zaizkit, hantxe, Garaziko gain haietan, laino beltz eta pisuak, elur xuri peza batzuk arteka erakustera utziz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Arteka gizona gelditu egiten da, xuxurlatu kantaz pentsakor, oroitu nahian edo.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 94. orr.

Man-en larru beroak Graxirena farrastatzen zuenean, uste zuen larrazkeneko zein udaberriko lantzerra hasten zela, euri malko xehe eta finez bazterrak astinduz, arteka bedera amultsuki urez emokatuz, idorte mehatxuari arre ozenka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.

Arteka, emakumea "Urzo xuria" kanta hasten da berriz xuxurlatzen, amiño bat biziago.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 98. orr.

Arteka solasari lotu gituzu, bidaiari buruz; arteka isiltasunean, nor bere burutazioetan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 71. orr.

Landan barna eta, elkarri beha arteka.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 89. orr.

2 arteka-marteka

Protesi horrekin agertzen zaizkigu hitz bikoitz asko: aiko-maiko, aitzaki-maitzaki, akuilu-makuilu, angula-mangula, arteka-marteka, autu-mautu, auzi-mauzi, ele-mele, erdi-merdi, erran-merran, ika-mika, inguru-minguru, intziri-mintziri, iritzi-miritzi, irri eta mirri, isil-misil, itsu-mitsuka, itzuli-mitzuli, izkutu-mizkutu, oihu-mohiuka, oldez eta moldez [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus