Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Senarrak begiak itxirik zin egin zuen bera bizi arteino alabak zainduko zituela, etxerik onenetara ezkonduko zituela, eta izandako lehen bilobari Lidia izena jarriko ziotela, neska bazen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.
Eta zeren zinez baitzeukan bere baitan erroturik Asiskoaren spiritua, etsenpluarekin predikatzerat zeramana, eta zeren hura ez baitzen berea erdiets arteino baratzen, halakoak ere baitziren haren perseberantzia eta fermutasuna...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 532. orr.
Pedro Huizi azken ukituak emaiten ari zitzaion santa Klararen erretratuari, han bere studioan, osabaren dorretxean, zeren eta Pedro ez baitzen artean osabarekin etsaitu, nahiz eta haien arteko harremanek okerrera egin zuten orduko... eta are okerragora eginen zuten handik gutirat, haiek hautsi eta eten arteino, Ubarnekoa, santa Klararen erretratuaren ondotik, kaperako freskoaren lanetan murgildu zenean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 314. orr.
Beroak bota behar eta, egarria ezin asez, pitarretik egiten nuen enpo, barrenak ondatu eta kakeritu arteino. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.
Argitan eta epelean, argizariko letrak desitxuratzen joango dira, izkribu guztia ezabatu arteino... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 82. orr.