Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artegintza 1 iz artelanen sorkuntza.

Oteiza eta Chillidarentzat ere beren artegintza eginkizun sakramentala izan zen funtsean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.

Artegintza benetakoa zer den eta zer ez den erabaki ezinik ibiltzen naiz eroaren moduan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

Artegintza komertziala, saltzeko arte objektuak egiten dituen hori, galdu xamar dabilela esanen nuke.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 31. orr.

Artegintza Garaikidearen Historiak ez du, baiki, N. jaun artistaren aurkikunde hori jasoko.  Berria - Kultura   2006-02-12

Esan liteke uniformizazioa nagusitu dela artegintzaren jardueran eta jada ez dagoela lekurik partikulartasunerako.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 32. orr.

Ez dago, bada, zeraren zera guztiz orijinalik, ez artegintzan eta ez gainerako giza alorretan ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

Kunderaren liburuen oso zalea izan nintzen ni ere, gure artean boladan zebilenean: 1985-1990 bitarte horretan; gaztetxoa nintzelako-edo, gehiago segitzen nion modari, jakin nahia izaten nuen zer zegoen indarrean, zein zen -artegintzan ere- bide zuzena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 43. orr.

Zuri-beltzez egindako lehenbiziko margolanek barne-bulkada bortitzak adierazten zituzten: amorrua, beldurra, etsipena, aztoramena; artegintzaren ahalmenaren adierazgarri, ordea, kontrolpean zeuden sentipenok, arteak bai baitu indarra halako sentipen bete-betekoak agerian jarri eta, hala ere, bridaturik emateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Modulazio harmonikoa artegintzarako pentsatua dago, horregatik horren kantuak halako prestutasun aparta eta dotorea izaten du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Lanean jardun beharrik ez zuen denbora hori gogoeta egiteko erabili zuen orduko eliteak, politikagintzarako eta artegintzarako prestatzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Artisauari zuk eman zenion gorputza; zuk arima, gorputzaren agintari; zuk gaia ere, zerbait egiteko; zuk artegintzarako asmamena, agerira zer atera barnean ikus dezan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 254. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Norbere burua azalduaz, norbere burua ez defendatuaz; ez artegintza lanak fabrikatuz, norberaren objektifikazioak, baizik eta norbera -norberaren pertsona- su lerroan jarrita.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

Aurtengo Uda Erakusketan, artegintza ekitaldi bat, Izuran, Jorge OTEIZAren obra batzuen ikusteko parada baduzue, egun guziz, aratsaldeko 2 etatik 7 ak arte.  Herria   2001-07-12

Haize Berri Kultur Etxeak, antolatzen duen Uda Erakusketa, artegintza erakusketa, iraganen da Uda hontan, artista ospetsu batekin: gaur euskal artegintza mailan den artista ezagutuena, Jorge OTEIZA.  Herria   2001-06-21

Jendeek prezia dezaten artegintza mailan egiten den lana, artista bat gomitatzen dugu obra bat egin dezan jendeen aintzinean, ohart diten zer nolako kalitateak izan behar diren, obra baten sortzeko.  Herria   2001-06-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artegintza erakusketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus