Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxe eta artegi guztietako estalgarri ageri ziren arbel beltzaireek are kutsu tristeagoa ere eransten zioten eskualdeari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 332. orr.
Zelaian txabola handi samar bat zegoen eta haren ondoan ardientzako artegia, txabola bera baino handiagoa. Aitor Arana «Onan», 2000 - 97. orr.
Ardien eta ahuntzen artegiak behar bezain handiak egin behar dira, alegia, abelburu bakoitzak izan dezala ez lau oin eta erdi baino gutxiagoko azalera, eta ezta sei oin baino handiagoa ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.
Orain gizaki eta abererik gabe, eremu bihurtua dagoen lurralde honetan, bertako hiri guztietan, ardiak biltzeko artegiak egingo dira berriro. Elizen arteko biblia Jr 33,12
Gad eta Rubenen leinuetako gizonek esan zioten Moisesi: -Artegiak eraikiko ditugu hemen artaldeentzat eta hiriak familientzat. Elizen arteko biblia Zen 32,16
Ardiak artegira eramateko ordua zela eta gu geunden lekutik ez ginela mugitzen ikusirik, zakurra bera hasi zen artaldea gordelekura zuzentzen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 103. orr.
Guztira, 150 orrialdeko txostena da eta hitzaurrean argi eta garbi azaltzen dira asmoak: merkatuaren ekonomia soziala deitzen diote, otsoa artegian. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Hiri-sarreran zeuden ardiak, bere lagun berri baten artegian. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 35. orr.
Artegian ez dago ardirik, ez eta ikuiluan ere abererik. Elizen arteko biblia Hab 3,17
Artegian atetik barik, beste nonbaitetik sartzen dena lapurra da eta harraparia. Elizen arteko biblia Jn 10,1