Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artegatasun 1 iz urduritasuna.

Urduri samar nenbilen, eta, artegatasun hura guztiz normala zela pentsatzen banuen ere, horrek ez ninduen gehiegi lasaitu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Emakumea artega dabil, baina funtsean artegatasun hori aspalditik gelditu zaion arrasto ezerosoa baizik ez da, eguzkiak utzitako orbana antzo.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 172. orr.

Beste hainbat maleta, fardel, motxila eta lo-zaku lurrean barreiu utzita daude, eta haien inguruan neska-mutilak: geldi eta mutu batzuk, eztarria lotzen dien artegatasuna askatu ezinik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

Ezin zuen permititu artegatasuna euren artean nagusitzea, eta mataza bihurregia ez zedin bihur, auzia kontrolpean edukitzearen sentsazioa transmititu gura zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 43. orr.

Lehen ordutik sentitzen zen estresa, artegatasuna etxandi zahartu hartan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 89. orr.

Ahaleginak egin behar izan nituen bat-batean harrapatu ninduen artegatasuna ez erakusteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Gozatu egiten genuen erregimenaren kontrako irakasleen artegatasuna ikusita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

-Kasu ematen ahal duzue, bada -artegatasuna irri bortxatu batez kukutu nuen-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.

Erraza zen anonimatotik idaztea, eguneroko milaka bidaiarien arteko nahasketan boligrafoa hartu eta zerbait, agian barne nekearen eta artegatasunaren kanporanzko leherketa, edozein iragarkitako neska-mutil ederren ezpainetan jartzea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 125. orr.

Bran leizearen parera iritsi zen, zuloaren aurre-aurrean jarri eta zaunka hasi zen artegatasunez, alde batera zein bestera saltotxoak eginez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 111. orr.

Artegatasunezko tik bat, besterik gabe, hizketan hasi aurreko eztula edo beste edozein keinu mekaniko bezalakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 23. orr.

Kasu bitxia da, Raimundo Silvaren gorputzeko atalen batean artegatasunezko seinale batek jotzen du, asaldura izango litzateke hitz aproposa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.

Ganbaran sarturik orduak eta orduak eman beharko nituen, han kanpoan zebilen aztoramenetik eta artegatasunetik libre, bai, baina argia ikusi barik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 157. orr.

2 (izenondoekin)

Artegatasun arin hura zela eta bere buruari barre egiteko gogoa zuen, baina hustasun desatsegin baten sentipena gailendu zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 26. orr.

Artegatasun urduri bat sartu zitzaidan hanketan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Senari jarraiki, sorbaldaren gainetik begiratu bat egin zion loti ederrari eta artegatasun urduri apurrik ere gabe hurbildu zitzaion isil-isilik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

Baina horra non etxera hurbildu ahala halako artegatasun berezi bat jabetzen zaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.

Honek artegatasun latza eta kezka handia eragin zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 228. orr.

Etxera hurbildu ahala, halako artegatasun bitxi batek hartu ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

-Ez zakinat lotsa den... -eta artegatasun unadurazko bat saiatu nuen Ada irabazteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.

Hala eta guztiz, artegatasun ukitu batez zabaldu zuen atea, zarataren baten zain-edo.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus