Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artegagarri (ETCn 223 agerraldi, horietatik 127 azken sei urteetan) 1 izond artegatzen duena.

Ezinak ezin, galderak galdera dira, eta filologo hark galdera artegagarri batzuk egin zituen, eta galdera haien hotsa ez da oraino ixildu gure baitan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Bere iritzia azaltzen nork hasi nahi zuen galdetuko ziguten eta, ez dakit berehala ala isiltasun-une artegagarri horietako baten ondoren, neu hasi omen nintzen hizketan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.

Gailur mortuan bakar-bakarrik nengoen, gain-gainean sentitzen zen zeru beltzaren azpian, trumoi burrunben eta tximista dirdaien ondoan, haize zakarraren menpe, zaparradako tanta lodiek bortizki bustia, ilunpe artegagarrian mehatxu egiten zidatela ziruditen ehundaka gurutzeren erdian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 147. orr.

Poliesterrezko traje zimurtuak (marroiak gehienetan), betaurreko lodi oskolezko erzdunak, buruan zahia beti, eta edozein eratako berriketa azalekoen kontrako higuin artegagarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Berri pozgarria niretzat, baina bai artegagarria ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.

Arraroa eta artegagarria pertsona txiki hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Beteranoentzat, ulu artegagarri horiek eta isiltasun are artegagarriagoa gaua aurrera doan seinale baino ez dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Bietan, ordea, antzeman ditzakegu konpainiaren estiloa definitzen duten ezaugarriak: mugimenduaren muturreko araztasuna, eta leuntasun eta energiaren arteko elkarketa artegagarria.  Berria - Kultura   2004-05-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus