Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artean 1 postpos aipatzen diren hitzek bereizten dituen leku edo denbora hedaduran; haien baitan, haiekin, haiek parte hartuz, haien lagunartean.

Gaztaroa nahasia da berez, han nortasuna hamaika duda eta durduza artean finkatzen baita, eta, bereziki, sexua han atzartzen delako.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

Ikastolako arduraduna barrera abiatu zen, edari freskoen manatzera eta artean sakelatik neskatoxe haren argazkia jalgi nuen: M6 telekateko Hot Form emankizunaren aurkezle astana baten itxura zuen, lotura izpirik ez noski Euskal Herriko baserrietako emazte beltzaran, pulpios, indartsu eta sanoekin!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.

Pozik zegoen bera ere, gustatu egiten zitzaion eskolako kanpeoia izatea, neska koskorren artean batez ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Alderdi argia pixka bat bazterrean utzi dut, geure artean ikusten dugunaren antzekoa baita.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 9. orr.

Han, mendiaren eta itsasoaren artean, gizaki ausarten eta sendoen herria bizi zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.

Lagun sakabanatuen artean gutun eta paketeak jaso eta albait arinen entregatzen ditut, gure herri urrunetik zer helduko zain beti ni ere, denok bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.

Sentitzen duzu haren kontaktua ipurmasailen artean?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 29. orr.

Zientzialariek beren espekulazio eta teoriak egiaztatzeko behar dituzten tresna eta materialak eskaintzen ditu teknologiak, baina bada bi jarduera horien artean lotura estuagorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Handik gertu samar, herria oinean daukan muino zorrotzaren gainean, gaztelu ilun bat dago zumar tantaien artean ezkutatua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Nahasmendu handia eragin zuen baieztapen hark herrikideen artean, eta iritzi oso desberdinak aditzen hasi ziren:  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 12. orr.

Oraindik ere hankatarteari sexu usaina zeriola eta burua izter artean sartuta, mingainaz busti zuen gorpuaren azken plazer ukitua.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Errealismo sozialistaren dotrina italiera batuaz zabaltzen ahalegintzen ziren intelektual haien artean heterodoxoegi gertatzen baitzen politika gai serioez gainera bestelakoez ere idazten, eta friulieraz idazten gainera, tematzen zen filologo gaztea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 8. orr.

Xerealek liburu bat zuen esku artean.     «Kuskue tanden», 2004 - 10. orr.

Artzain gezurtiaren ipuinean bezala, ordea, gezurretakoa izan da aldarria, edo abiatzeko gurariak eragindakoa hobeto esanda, autobusa etorri baita, bai, baina herri artean dabilena, ez beraiek zain zeudena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.

Mozkortu ondoren titi artean lo egiteko?, galdetu zion lagunetako batek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

Esku artean duzun Kijoteren antologia honen atzean askoren ahalegina dago.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 5. orr.

Nire bizitza, beraz, Ogino metodoaren eta makina banatzaileetako libera bateko kondoiaren artean kokatzen da.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

Zarautz eta Orio artean dago etxea, garai batean baserri izana, errepide nagusia utzi eta Aiara doan bidearen hasieran.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 9. orr.

Kuxin baten muturra nerabilen esku artean, begiak altxatzeko lotsaz.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 29. orr.

Morrisonek berak hauxe zioen Maiteari buruz: "Nik idatzitako liburu guztien artean, hau izango da gutxien irakurriko dena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 8. orr.

Dursley jaunak ezin zuen jasan arropa arraroz jantzitako jendea..., gazteen artean ikusten ziren janzkerak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Testu onen eta txarren artean ezberdintasunak zelatatuko ditu, eta inguruko jendearekin tematuko da hau edo hura irakur dezan, harik eta sumatu arte bakarrik dagoela, hondartzara heldutako balekumea baino bakartiago.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 12. orr.

Pentsalariak Espazioa eta arima izeneko bere idazlanean aztertzen zuen sakonki maitasuna eta denbora-jauzien artean egon zitekeen harremana, hain zuzen ere, liburuko atal bitxi batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 8. orr.

Emigrazio juduaren zentro bihurturik, bi gerren artean, New York zen yiddish kulturaren munduko gune nagusietako bat, Varsovia eta Vilniusen maila berekoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

Labana hortzen artean ipini nuen, largabistarekin kanoitzen baninduen ere pirata bat ikusia zela konta zezan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

Zenbait metro harago, ozta-ozta antzematen zen harizti baten bazterra goizaldeko erreka-laino lodien artean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 7. orr.

Ez dago modu hoberik teknikaren eta komunikazioaren artean dagoen aldea finkatzeko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

Bere ondasun eta etxalde guztiak eman zizkien amari eta arrebei, bere diru guztia banatu zuen Erromako eskaleen artean, ez zuen bizitzeko gogo-izpirik ere, bere burua zaintzeari utzi zion eta baraualdi luzeak egiten zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Ospe handia izan du Thomas poetak rockeroen artean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.

Anartean, arditegiaren murruari bizkarrez emana naizela, belea pausatu da pagoaren ageriko bi erro, bi zainen artean etzana dagoen goroldiaren gainean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Hetzelek eskuizkribua irakurri, eta harreman ezin oparoagoa abiatu zen idazlearen eta argitaratzailearen artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Argazkion artean Indalexio Tribisarrosperen irudia dago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 9. orr.

Aita, Sebastian, mikelete artean eraman zuten kartzelara emakume bati laguntzeagatik, baina berehala atera omen zuten.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Bere anaia Abelen itzalpean bizi izan da beti, eta horra non, ezustean, anaia besoen artean hil zaion, istripu batean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

2 postpos arte.

Baina hori da nire fedea, eta hala sinistuko dut bizi naizen artean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 16. orr.

Hiru gauez eta hiru egunez ibili naiz heriotzarekin borrokan bizi txiki eta ahul horren inguruan, berrogei ordu eman dut haren ohe ondoan eserita, sukarrak haren gorputz bero gaixoa inarrosten zuen artean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.

Nik ez dut halako zorterik izan orain artean, Oñatiko Kontzejupetik aldizkariko mutil batek gozo begiratzen bazidan ere; nik ere ez nion batere begirada txarrik itzultzen, eta esperantza neukan, agian oraingo honetan...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.

Neoizko argiak erdi zintzilik... /... daude taberna gainean... /... egin nazazu zurea kantak dirauen artean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 14. orr.

Apurka-apurka ugaldu dira farolak Laudiotik aurrera eta, A-8aren lotura gunean, haranak zulo zabal hartara jaurti balitu bezala, erdi itsututa ibili da Jose, erretina hartaratu artean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 10. orr.

3 adlag oraindik; bitartean.

Hala ere, apenas nekien nik artean euskaraz, erdi analfabetoa nintzenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 8. orr.

Haren emaztea gaztexeagoa zen, eta gazte baten mardultasuna gordetzen zuen artean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

-Ez nuen uste etxean izango zinenik -aitortu zion zintzoki-, azokan baitzinen artean honako bidea hartu nuenean, eta oihalik gehienak saldu gabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.

Ia konturatu gabe egin nuen, eta, gainera, zazpi edo zortzi bat urte besterik ez nituen artean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 17. orr.

Ez zen artean Abenidara iritsi, gertakari arrunt batek bihotz taupaden erritmoa entzunarazi zionean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.

Baina bost urteren buruan artean karramarroa egin gabe egon, eta marrazkilariak beste bost urte eskatu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 11. orr.

Aldaketa sozial handien garaia zen hura - 1970eko hamarkadaren hasiera -, eta ez zegoen artean argitalpen seriorik Alkimiari buruz.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 7. orr.

Gaztea zen artean, berrogeiak bete gabea, izaeraz zaharragoa bazirudien ere.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

Hik gerran jarraitzera joan nahi huen, hala esaten hidaan, artean gerra hasi gabe heukan baina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

Erabakia hartu nuen, beraz, beste nonbait esertzekoa; bazen artean jarleku librerik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

4 artean ere

Guk bagenekien hori, ostia mihi gainean desegiten zitzaigun artean ere, gure mila bekatu aitorrezinekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 106. orr.

Familia horiek, bere aldetik, erka daitezke hain artean ere, eta batzuetan, ahaidetasunezko lokarri zaharragoak eta zabalagoak agertu ohi dira erkaketa horien ondorioz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 234. orr.

Artean ere halaxe nengoen niganantz bihurtu zenean  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 72. orr.

-heliografoari bisita: eguzkiaren orduen bandatxoa aldatu; udan, eguna luzeagoa izanik eta eguzkia artean ere lanean dabilenez gero, beranduago beste igoalditxo bat beharko txartel-bandatxoa aldatzeko...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.

1864an, artean ere hiria harresiak eraisteko lanetan buru-belarri sartuta zegoela, trena zetorrela eta festaz, konpartsaz eta ereserkiz ospatzeko prestatu zen Donostia.  Askoren artean   «Rataplan» - 48. orr.

Eta halaxe, pauso motelez, aurrera egingo zuten puska batean, artean ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 110. orr.

Erle bat, polenez bapo eginda baina artean ere gutiziatsu, hirustaz hirusta zebilen jauzika, nire aurrean, lau hankan nindoalarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

5 bizi artean (orobat biziartean g.er.)

Eskuak nekatu gabe bizitzeko esperantza zukeen, demagun, eihera edo errota baten errentez bizi artean gozatuz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Borgoniako maiordomo egin zuten, eta exijitu zion Klotariori bizi artean ez zezala ken kargu hartatik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.

Hura izan zen lehen aldia nire patuaz jabetu nintzela, bizi artean ez ninduzula ezagutuko, alegia, eta neure horretan hiltzera noa: ezezagun, oraindik ere zure ezezagun.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 31. orr.

Nahi al zuen Harryren negozioa hartu eta bizi artean liburu bitxien eta erabilien artean aritzea Park Slope-ko erakusleiho batean?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 264. orr.

Bizi artean pazientzia izango dut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

6 hortz artean (orobat hortzartean g.er.)

Marmar hiratua zerabilen hortz artean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Astun altxatu bitartean, hortz artean egin zuen: "Jainkoarren!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Atzeraka egin zuen, astiro, hortz artean gaitzesaka: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.

-Tontolapiko hauek burutik eginda daude -esan zuen hortz artean-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

-Eta? Zer nahi duk hik? -galdetu zuen ministroak haserre, hortz artean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Arestiko horrek? -Joxek hortz artean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 107. orr.

· Familiakoak larritu egin ziren txakurrak katua hortz artean zekarrela ikusi zutenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 299. orr.

Hortzartean ez honako eta ez harako geratu zitzaion tomate azal bati tiraka ziharduen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 196. orr.

Eta pipa bat zuen hortz artean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

Haren titiburuetara jaitsi nintzen eta bat hartu nuen nire hortz artean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 77. orr.

7 kakotxen/kakotx artean aipu marken artean.

Mañexen "maoismoa" ere kakotxen artean ezartzen düt, ez baitzen maozalea, zentzu hertsian, bistan dena. "Totalitarismoak" (Ortega-k kakotx artean idazten du) Europa salbatuko duela.  Herria   2001-09-13

Benetan dituk "trebeak" [expeditivos dio, kakotxo artean, gazteleraz idatzia den postalak].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 284. orr.

Kakotxen artean: berrogeita laugarren solairuko geografia-eremura mugatu izanak ongi frogatzen zuen, horretarako beharrik bazen, nire izendapena guztiz alferrekoa zela.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 125. orr.

8 komatxo artean aipu marken artean.

Asko hitz egin ohi dute komatxo artean bezala; ez zaie jaiotzen, ateratzen edo igotzen beretik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

Anjak igorritako faxean, Hans Lauerrek epaiketa egunean esandakoa zetorren komatxo artean azpimarratuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.

Bigarren testuan zergatik datoz hitz batzuk komatxo artean eta beste batzuk ez?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 178. orr.

· Gehiegitan (eta gaizki) aurkitu ohi ditugu komatxo arteko hitzak gure itzulgaietan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 176. orr.

9 satorren artean egon (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Kotara iltzatu ez bazenu, satorren artean egongo litzateke.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

Eta hori guztia kontuan hartu gabe litekeena dela azken hau ere honezkero satorren artean egotea, nahiz eta berez leku ezezagunean dagoen. ETC-literatura, saiakera   Herensuge gorriaren urtea, Eneko Aizpurua, Erein, 2013

10 zeure artean

"Zerri zikin halakoak! -esan duzu zeure artean, pozik, baina, aldi berean, beldurrez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 99. orr.

Arreta pizten dute: alkondara urdin argia, galtzak urdin ilunak eta bota beltzak, noiz euren artean noiz hiritarrekin eleketan; zeure artean diozu: "Gazte horrek beharbada baiezkoa emango die».  Berria - Kultura   2004-07-11

Belarriak txistu egiten dizu, eta zeure artean esaten: "baina honek zer uste ote du, ministerioren batean gaudela, ala?", edo "zer egin ote diot nik honi? baina, baina mesedez!".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Hau dena beharrezkoa ote den galdegiten diozu jainkoari zeure artean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 132. orr.

Honi, ordea, ez zaio tutik ulertzen: ahots zoliz hitz egiten du, txoriek bezala, eta barrez dago denbora guztian." Hurbil zaitez gehiago, begira iezaiozu arretaz: Ivan Petrovitx da eta!"Hara!", esango duzu zeure artean...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Ez da hala? Behera begiratu eta hasieran ez duzu beldurrik, zeure artean pentsatzen duzu: "egin beharra zeukaat".  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 74. orr.

Halako konplizitate berexi bat lortzen eta lotzen da gainera, esatariaren eta zeure artean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 25 aldiz agertzen direnak)

abertzaleen artean (57); adituen artean (28); agintarien artean (27); aldeen artean (40); alderdien artean (130); anaien artean (29); animalien artean (28); artean adostu (26); artean alde (50); artean aukeratu (58); artean aurkitu (39); artean bada (59); artean badira (46); artean baino (55); artean banatu (99); artean bat (87); artean behar (26); artean bere (70); artean beste (62); artean beti (30); artean bezala (55); artean bildu (27); artean bizi (156); artean bizirik (44); artean duen (39); artean duten (26); artean egin (180); artean egin behar (28); artean egon (88); artean eman (31); artean erabaki (55); artean ere ez (32); artean esan (57); artean ez da (47); artean ez dago (52); artean ezin (42); artean ezkutatu (26); artean eztabaida (29); artean galdu (36); artean gazte (26); artean gertatu (32); artean hain (28); artean hainbat (33); artean halako (30); artean harreman (36); artean hartu (98); artean hautatu (32); artean hil (28); artean hiru (36); artean hitz (51); artean ibili (59); artean ikusi (37); artean inolako (28); artean inork (27); artean izan (162); artean jarri (39); artean kokatu (45); artean lan (25); artean lau (30); artean lotura (54); artean nola (33); artean onena (32); artean pentsatu (37); artean sailkatu (34); artean sartu (109); artean sartzen (41); artean sortu (55); artean zabaldu (25); artean zerbait (32); artisten artean (27); askoren artean (195); atxilotuen artean (25); aukeratuen artean (28); aukeren artean (36); baten artean (111); batzuen artean (256); beltzen artean (33); beraien artean (71); bere artean (422); beren artean (375); berrien artean (38); beso artean (60); besoen artean (45); beste askoren artean (54); beste batzuen artean (78); bestearen artean (31); besteen artean (85); besteren artean (81); bi aldeen artean (29); bi horien artean (28); bi taldeen artean (45); bien artean (525); bion artean (235); biren artean (45); biztanleen artean (32); denen artean (297); denon artean (159); desberdinen artean (43); diren artean (36); direnen artean (140); dituztenen artean (42); duen artean (51); dutenen artean (184); egileen artean (25); egin artean (32); elgarren artean (104); elkarren artean (443); emakumeen artean (86); enpresen artean (34); entzuleen artean (62); eragileen artean (66); erakundeen artean (36); erromatarren artean (35); esku artean (682); eskuen artean (88); espainiaren artean (27); estatuen artean (28); euren artean (181); euskaldunen artean (68); ezagunen artean (26); ezberdinen artean (42); ezpain artean (32); faboritoen artean (61); gauza batzuen artean (26); gauzen artean (62); gazteen artean (185); geure artean (59); gizakien artean (89); gizonen artean (106); gizonezkoen artean (33); gu bion artean (46); gure artean (1029); guzien artean (81); guztien artean (632); guztion artean (129); haien artean (742); hamarren artean (51); handien artean (82); handienen artean (27); hanka artean (37); hanken artean (30); harrien artean (27); hartzaileen artean (29); hatz artean (30); hatzen artean (44); hauen artean (212); haurren artean (39); hautagaien artean (104); heien artean (47); herrialdeen artean (67); herriaren artean (26); herrien artean (131); herritarren artean (245); hildakoen artean (72); hiritarren artean (25); hiruren artean (64); hitzen artean (37); hondakinen artean (65); horien artean (1246); horien artean dago (33); horien artean daude (42); horien guztien artean (29); hortz artean (66); hortzen artean (29); idazleen artean (35); ikasleen artean (74); ikusleen artean (37); indarren artean (29); irakasleen artean (25); israeldarren artean (48); izterren artean (29); jarraitzaileen artean (30); jende artean (112); jendearen artean (104); jendeen artean (42); jendetzaren artean (45); jokalarien artean (76); kideen artean (113); lagun artean (55); lagunen artean (146); laino artean (45); lanen artean (57); langileen artean (71); lauren artean (30); lehen hamarren artean (49); lerro artean (42); liburuen artean (52); nagusien artean (80); naizen artean (38); nazioen artean (37); neure artean (307); neurrien artean (27); nire artean (196); onenen artean (135); orain artean (414); ordezkarien artean (27); ordura artean (26); palestinarren artean (40); paperen artean (33); parte hartzaileen artean (25); pertsonen artean (38); pilotarien artean (41); politikoen artean (64); sailkatuen artean (32); sasi artean (32); sindikatuen artean (28); soldaduen artean (25); taldeen artean (162); txalo artean (60); ugarien artean (29); zaharren artean (35); zaleen artean (47); zioen bere artean (29); zuhaitz artean (35); zuhaitzen artean (49); zutenen artean (58)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus