Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala esan nuen, baina orduan eman nizun arrazoia ez da hona gaur arte ezin etortzeko izan duguna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.
Bihar arte behintzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 189. orr.
Ez genekien guk orduan (geroago arte ez ziren egitateak argitu) gure neskatoa jatetxetik aterea zela atzeko ate batetik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.
Orain arte sekula ez da hain urrutira iritsi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Honen jabe izan ziren hemeretzi muggleri bizia kendu die orain arte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 49. orr.
Lucy goiko solairura ohera daramadanean, ohartzen naiz akituegi nagoela bigarren gau batez lerroan besteekin berandu arte geratzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.
Hasieratik amaierara arte, Harry txikitzeko azpilana bi gizonen ekintza izan zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.
Baina oker ez banago, hurrengo astelehen arratsaldera arte ez ginen biltzekoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.
Lucyk ezingo zuen inolaz ere balentria zirraragarri hura burutu, eta, zalantzarik gabe, Burlington-eraino iritsi arte jarraituko genuen pentsatuta genuen bezala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Gero, izebak lana jarri zion, eta hura dena bukatu arte ez zuela ezer jango esan zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 15. orr.
Hogwartsen ikusi arte! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 52. orr.
Dobbyk familia hori zerbitzatuko du hil arte, jauna. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 19. orr.
Lucyren ohe ertzean esertzen nahiz hari Zane Grey-ren eleberritik irakurtzera begiak itxi eta loak hartzen duen arte. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.
Apirilean elurra urtzen denean hasten da, eta ez da geratzen azaroan berriro elurra hasten duen arte. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.
Jatetxearen aurrealdean aparkatu genuen arte, autoa ondo ibili zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 221. orr.
Dryer-ek merezi zuen, merezi, horrela tratatzea eta gehiago ere, baina hitzak ahotik atera zitzaizkidan arte, ez nuen jakin gauza izango nintzenik horrelako zakartasunerako, horrelako basakeriarako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.
Nola egon zen han zain, ikaratuta, kapelak bere erabakia ozen belarrira xuxurlatu zion arte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 68. orr.
Inork ez zuen txintik esan lau platerak garbi utzi zituzten arte, eta horretarako oso denbora gutxi behar izan zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 35. orr.
-Aurki arte, datorren larunbata arte. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 141. orr.
-Orduan aurki arte, esan bezala -erantzun zidan nagusiak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.
Aurki arte agian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 243. orr.
Eta aurki arte! Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 7. orr.
Arrantza on izan eta beste bat arte -abiatu zen motozikletarantz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 172. orr.
-Orduan ordezka dezagun "beste bat arte" batekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 256. orr.
Hau bukatu, topa egin, eta beste bat arte: orduan lasai utziko zaitut, baina hori baino lehen azkeneko pantaila jokatu behar dugu. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 137. orr.
"Beste bat arte, Joakin. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.
Beraz, probetxu on eta beste bat arte! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 25. orr.
Beste bat arte. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.
Agur irakurle eta beste bat arte! . Herria 2003-04-03
-Bihar arte, Paul. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 102. orr.
Bihar arte, Gexan... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.
-Bihar arte orduan -esan zuen Ninik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.
Bihar arte, beraz, eta zorte on. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.
Eta "bihar arte" esanez agurtu dut. Txillardegi «Putzu», 1999 - 170. orr.
Zaude bihar arte. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 79. orr.
Bihar arte orduan, portuan goizeko hamaiketan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.
'Beste babu horrekin hitz egiteko bihar arte itxaron beharko dugu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.
Bihar arte ez dira etorriko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.
Ezin al zenuen bihar arte itxaron? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.
Izan pazientzia bihar arte. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 90. orr.
Bihar arte ez da jakingo Israelgo etxaldeetako langileek H5N1 birusa edo gripe arrunta duten. Berria - Gaiak 2006-03-18
Bihar arte greban daude Bizkaiko Correoseko langileak. Berria - Ekonomia 2004-07-27
Nazioarteko 20tik gora estatuburu eta gobernuburu, 30 agintari ohi eta 200 aditu inguru ari dira parte hartzen, atzo hasi eta bihar arte. Berria - Harian 2005-03-09
· Emadazue bihar arteko epea. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.
Orduan abian jarritako estrategia oso bat da gaur egun arte ekarri duguna. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 94. orr.
Gaur egun arte, ezagutzen ditugun gizarteek produkzioaren eta kontsumo materialaren hazkundearen terminoetan planteatu badituzte aurrerapenak, beharbada orain horiek nola murriztu planteatu beharko da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.
Diktadura amaitu eta gaur egun arte ez da ikerketarik egin, eta erantzukizunak ezartzeko ekimenik ez da abian jarri. Berria - Harian 2005-07-24
Belaunaldiz belaunaldiz hedatu den sentimendu horri esker iritsi zaio gaur egun arte Athletici bere filosofia. Berria - Kirola 2006-02-24
Garaikoetxea, Ardanza eta Ibarretxeren gobernuek, 1980an hasita gaur egun arte, kanpo ekintza garrantzitsua egin dute. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Garaikideengandik hasi eta gaur egun arte Kanten obrak pizturiko eztabaida eta pentsamendu mugimendu garrantzitsuenen berri ere ematen digu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 149. orr.
[Logikak] Aristotelesengandik hasi eta gaur egun arte atzeranzko urrats bat bera ere egiteko beharrik ez duela izan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.
Munduko gidaritza benetakorik gabe, nazioarteko lankidetza, gaur egun arte, premiazkoena zena egitera mugatu dela dirudi. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.
Eta txosten, bilera eta dokumentuak ugaldu egin zaizkigu gaur egun arte. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 18. orr.
Historiak markatzen ditu festaren bilakaeraren mugarriak edo gailurrak, hasi jaiotza lausotik eta gaur egun arte. Askoren artean «Rataplan» - 19. orr.
· Alduden sortu zenetik gaur egun arteko bide luze hori dauku Gaby Etchebarne-k kondatzen. Herria 2002-10-03
XIV. mendetik gaur egun arteko egileen lanak biltzen ditu: Levistki, Aivazovski, Gauguin, Picasso, Malevitx, Goncharova... Berria - Kultura 2006-01-11
Barrokotik gaur egun arteko konpositoreen lanak eskainiko dituzte bost musikariek. Berria - Kultura 2004-04-24
Ate aldera egin zuen, bertan "gero arte" lehor batez agurtu zuen Larraitzek; berau itzulian zetorrelarik. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 173. orr.
-Gero arte, don Pedro. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 39. orr.
Bueno, gero arte esaten dio Garbiñek urarekin amaitzean. Berria - Kultura 2004-08-11
Han izango dira Gari, Mikel Urdangarin, Mikel Telleria, liburuan parte hartu duten bertsolariak, lankide ohiak, dantzariak, argazkilariak eta beste asko Josebari ekitaldi xume batekin gero arte esateko. Berria - Kultura 2004-12-22
Eta galda Garazin noren semeak diren! Gero arte! . Herria 2004-04-08
Ez nukeen jakingo ezta ere masailean musu eman behar ote nion, eskua eman behar ote nion edo... azken batean egin genuen huraxe egin behar ote nuen: elkarri "gero arte" esan eta kitto. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 159. orr.
Neure buruari jaikitze beretik ezarritako gidoiari atxiki nintzaion: begi-argi eta adiskidetsu beti, elkarrekin gosaldu ondoan etxeko atean musu eman eta "gero arte" batez agurtu banu bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.
Gero arte, amatxo, eta mila esker. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 148. orr.
Ez esan... Kikara berriak? Estreinatu beharko ditugu orduan!... Ongi, bai... Gero arte!". Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 41. orr.
"Gero arte ba, Juanan", esan zian Mariasunek egun hartan. «Bizia lo», 2003 - 122. orr.
Neskak agur esan zuen, gero arte, izan dezazula paseo ona, baina Napumoceno jaunak begira segitzen zuen, bai, esan zuen, eskerrik asko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 100. orr.
"Bai, gero arte" esan dit, eta urten egin du berehala. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 153. orr.
-Gero arte, komandante jauna. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.
Eta, gero artetan behar da pausatu eta pixka bat denak ahantzi eta aire hartu eta nunbait deskantsatu eta hola! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 141. orr.
"Hurren arte, mutikoak, presaka nabil eta" esan zigun. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 38. orr.
Irten ginenean, kaktusetarantz itzuli zen: "Agur, saguaro! agur, upel! agur indipiku! hurren arte!". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.
-Hurren arte -esan zidan artean ere. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 16. orr.
-Hurren arte -gorputza aterantz eramanda. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.
Hurren arte! -eta atea itxi zion. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.
Eta hurrena arte. Txillardegi «Putzu», 1999 - 215. orr.
-Eskerrik asko, bada, Pilar, eta hurrengo arte. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 16. orr.
-Hurrengo arte, bai. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 44. orr.
-Hurrengo arte. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 92. orr.
Berandutu egin zitzaiola esan eta adeitasunez agurtu zuen Anne, hurrengo arte, laster izango ahal da. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 219. orr.
Ikus arte. Herria 2005-09-08
-Ikus arte izeba. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 75. orr.
-Ikus arte, eta hortan bururatzen da "Ez da musik" emankizuna. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 23. orr.
Maddalen airatu zen bere bizikletaren puntan, "ikus arte" erranik pollikiño, irri ezti-ezti batekin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.
Beste bi kilometro, eta ikus arte errepideari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.
· iz Goizeko elizaren aitzinean erran genituen ikus arteak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 137. orr.
Agurtu zituen, Ikusi arte batez, eta gibelera joan zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 232. orr.
"Ikusi arte", esan nion, eta jira eta kirol zelairantz abiatu nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.
Laster arte, laztana. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 43. orr.
Laster arte, Aitor. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 117. orr.
Muxu bat, laster arte. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.
Milesker eta laster arte. Herria 2004-09-16
"Laster arte", esan dut trena abiatu denean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.
"Laster arte!", egin zuen nire lagunak oihu ogi-saltzaile baten agurrari erantzunez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 219. orr.
Ez, ez; hau gizonen artean konpondu beharreko ohore kontua da: emakume batek traba egingo liguke... laster arte, andereok. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 279. orr.
-Laster arte, orduan -esan zion Harryk, dardarka zuen ahotsari konfiantza eman nahian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.
Ez nauk inor izan orain arte, ez nauk inor gaur ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 287. orr.
Orain arte, handik atera gabe pasa omen dituzu uda guztiak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.
Goizean hasi denetik orain arte lan eta lan aritu da, atsedenik hartu gabe. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.
Nolatan ez naiz orain arte konturatu? Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 54. orr.
Orain arte bezala, bere kasa eramango duela borroka. Txillardegi «Putzu», 1999 - 91. orr.
Orain arte zergatik ez dizugun ezer esan? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 143. orr.
-Egia duk, ezkertia haiz, orain arte konturatu gabe nengoan. «Kuskue tanden», 2004 - 48. orr.
-Orain arte egiten nuena egiten jarraituko dut, gutxi gorabehera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.
-Non jotzen zenuten orain arte? -galdegin zien Sarak, musika isildu zenean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 275. orr.
Gizon hori orain arte ez zen inoiz Venezuelatik atera. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 99. orr.
Orain arte ez baldin bazakiten zer den gerla, hemendik aintzina ondikotz ikasiko dute. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 169. orr.
Dolu du, hala dio, orain arte ez haurraz arta gehiago harturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.
Orain arte ez bezalako zerbait egin nahi dut, diferentea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 24. orr.
-Sekula ez dizut maitasunik agindu, orain arte ez dut-eta jakin maitasuna zer den -esan, eta ahoa zakartua zuela konturatu zen mutila. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 100. orr.
Bi ñabardura garrantzitsu, baina, orain arte esandakoaren gainean: [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.
Orain arte guztian ezer kontatu ez nire maitasun handiaz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 174. orr.
-Hona nola hitz egingo diozuen Esau ene jaunari: "Honela mintzo da Jakob zure zerbitzaria: Labanekin bizi izan naiz eta harekin egona naiz orain arte guztian. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 90. orr.
Ordu arte erreparatu ez nion mutil beltzaran bat aurkeztu zidan Hermannek. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 43. orr.
Ordu arte, berari entzun nion arte alegia, ez zitzaidan bururatu nirea istorio tristea izan zitekeenik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.
Ordu arte, ordea, inoiz ez nintzen hain eskala handian aritu. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.
Ordu arte behintzat. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 82. orr.
Ordu arte inork ez zuen halako galderarik inoiz egin, gaur egun harrigarri bazaigu ere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
Ez omen zuen antzik ordu arte izandako mutiko ipurtarin bihurriarekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Halaxe eten zituen ordu arte bere giza mailakoekin izandako harremanak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.
Aditz laguntzailea zen benetako korapiloa, ordu arte sekula ukitu gabea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 171. orr.
Mutiko gazte bat, Raimundo delakoa, ordu arte ez ezaguna, ausartatu zen haien balakatzera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.
Hamar urte pasa ziren aprendiz sartu nintzenetik eta ordu arte. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.
Elizako beiradura nagusia, zurixka, marrazkirik gabea, ilunduz joan zen; nabarmenduz, aldi berean, aldarean piztuta zegoen kandela lodiaren garra, ordu arte ikusezina. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.
Ordura arte idatzitako sarrerak kontatzeko lanik ez nuen hartu artean, baina ehunetik gertu izan behar zuten jada. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.
Ordura arte Neguriko familia batena zen Loramendi txaleta erosia zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 332. orr.
Ordura arte, Ebroko Ur Konfederazioko kideek isilpean izan zuten pitzaduren kontua. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 169. orr.
Ordura arte, neu izan nintzen beti lehenengoa sartzen, neu azkena irteten. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.
Florent begira zegoen nola azoka handi haiek ordura arte bildu zituzten itzal eta ametsetatik irteten ziren, egunezko argitan beren jauregiak infinituraino luzatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Aski zituen, ordea, segundo horiek, ordura arte ezagun zuenaz oso bestelako buruko mina zela ohartzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 33. orr.
XVI. mendetik hona, ez da dudarik bere sorterriko lurrari, bere ama hizkuntzari, hots, nazioa definitzen duen edozein elementuri ordura arte ez zuen garrantzia eman ohi diola bakoitzak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 58. orr.
Txabiren heriotzak ordura arte amets baten bizi izan banintz bezain lur joa utzi ninduen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 18. orr.
Munduko Bankuko presidenteak zioen, elkarrizketa batean, ez zutela ordura arte aintzat hartu GKEen indarra, ustez askoz ere txikiagoa izango zela. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.
Tolosa, ordura arte, Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat, familiako medikuak X izpiak ateratzeko edo espezialistak ikusteko bidaltzen gintuen osasun zentroa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.
Ez omen zen konturatua: baliteke, baina halaxe zen, izan ere: ordura arte, begirada bat bera ere ez Hannak niri, goiz hartan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 232. orr.
Zer esan ez zekiela geratu zen ama; inoiz ez nion ordura arte hala erantzun. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.
Lan korapilatsua izango zen, zalantzarik gabe, ordura arte izandako korapilatsuena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.
Nozio garrantzitsu batez jabearazten gintuzten bi mutanteok: anomalia genetiko ohikoenek ez zekarten berekin egitura berririk, ordura arte ezezagunik eratzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.
Astudillo Villamedianarekin eta Torquemadarekin lotzen zuen errepidearekin paraleloan joanak ginen ordura arte. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 143. orr.
Lo zurrungan zegoen ordurako, nahiz eta orduraxe arte maien erlijioaz, arteaz eta abarrez berriketan jardun berria izan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
Espaloiaren erdian zabaldutako estolda-zuloan behera desagertzean, hamazazpi urte aurrerago, zer ez ote zuen ikusi nahi izan Perrettek, ordutxo arte ondo baino hobeto ikusten zuena? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 61. orr.
Sarri arte. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 271. orr.
Sarri arte. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 17. orr.