Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehiztariak bidean lasterka egin, fusila eraman eta erremusina eskatzen besterik ez daki, hori da bere artea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.
Zeren, gure amarentzat, soinekoak egitea arte bat zen, beti zer ikasia eskaintzen zuen arte bat: ongi moztutako eta ongi ematen duten oihalen artea, behar baino toles bat gehiago ez duten, behar baino milimetro bat gutxiago ez duten oihalen artea. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.
Izan ere, zer da politika, gizonen sentimen aldaezinak hobeto gidatzeko eta sortzaile bihurtzeko artea baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.
Gizona zorion handienera edo ahalik eta zorigaitz txikienera eramateko artea da legeria onaren funtsa, bitzitzan izan daitezkeen gauza on eta txar guztiak kontutan hartuta. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 108. orr.
Ingeniaritzan maiz jende asko behar izaten da makinak egiteko, hori baino beharrezkoagoa izaten da, ordea, ingeniariak bere buru barruan daukana, zientzia, ingenioa eta artea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 358. orr.
Raimundo Silvak ikasi du ideia lausoak gora eta behera erabiltzearen artea, elkarrengandik bereizirik dauden hodeiak bailiran. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.
Badakit norbere baitako sentimenen garapena heziketarekin ikasten den artea dela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 80. orr.
Arte martzialetan gerriko beltza duena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 93. orr.
'Tai xi xuan' izeneko arte martziala hain zuzen ere, europan "txinatar gimnastika goxoa" izendatua izan dena. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 128. orr.
-Arte martzialen lehiaketako finalaurrekoak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.
Arte martzial mota hau ez dago sobera garatua oraindik Espainian. Berria - Kirola 2004-05-27
Arte martzialen besta. Herria 2003-04-03
Euskal Herriko Arte Martzialen elkartea. Herria 2004-05-27
Koreako borroka arte horren sekretu guztiak ederki ezagutzen ditu You Soo Lim maisuak. Berria - Kirola 2006-01-27
Antzezlanak, bestalde, beste lengoaia batzuk uztartzen ditu, hala nola borroka-arteak eta txotxongiloak, eta ildo horretatik aipatzekoa da Mishimaren amamaren rola pertsona baten tamainako panpina batekin jokatzen dela. Berria - Kultura 2004-02-08
Sorterrian, Sizilian, okina izan zen aita bezala, baina hirinari alergia zionez, bere zaletasunarekin, borroka-arteak praktikatzearekin, lotura zuzenagoa zuen lanbide batean hasi zen: Segurtasun enpresa batean, alegia. Berria - Mundua 2004-04-17
2018an Annek borroka-arte mistora pasatzeko eta gizonezkoen aurka borrokatzeko asmoa adierazi zuen. ETC-entziklopedia Anne Viriato, Wikipedia
Borroka arte hibrido honek borroka arte mistoak ezagutaraztea lagundu du. ETC-entziklopedia Kickboxing, Wikipedia
Knock-out (KO edo K.O.) zenbait kontaktuzko kiroletan, tartean boxeo, kickboxing, muay thai, borroka-arte misto edo karate, borrokaldia irabazten duen azken kolpea da. ETC-entziklopedia Knock-out, Wikipedia
Bere debuta borroka arte mistoetan 2009ko abenduan egin zuen. ETC-entziklopedia Mariusz Pudzianowski, Wikipedia
Showtime-ren programazioan batez ere antzerkian kaleratutako filmak eta jatorrizko telesailak biltzen dira, boxeo eta borroka arte mistoen partiduekin batera, noizbehinkako stand komedia bereziak eta telebistarako egindako filmak. ETC-entziklopedia Showtime (telebista katea) Wikipedia