Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artazuriketa iz artaburuari hostoak kentzea.

Artazuriketa gertakari kultural gisa aztertzeko lana hautatu genuenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.

Gure datu eta apunteetan ezer gutxi ageri zen nonbait artazuriketetako ar-emeen arteko dialektikari buruz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.

Ostera, nahiago izan dugu gezurra afalondoko kontuekin lotu, edo artazuriketakoekin, edo baxoerdiekin: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 105. orr.

Ahalegintzen nintzen batzuetan Obabakoakeko ipuinen hasierak -"Esteban Werfell"ena, adibidez- zenbat kosta zitzaizkidan adierazten; edo sinistarazten plagiatzeko metodoak ez zirela nire jaioterriko beila-gauetan edo artazuriketan hizpide.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Horra hor sutondoan edo artazuriketan kontatutako ipuinak, edo baserriaren inguruko guztiaren gainean eman beharreko jakintzagaiak bestela: abereak eta uztak, urtaroak eta arbolak, mundu honetako nahiz beste munduko izakien jokabideak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus