Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artazi 1 iz pl guraizeak. ik aiztur.

Begi parean orraziak eta artaziak ikusi ditudanean, begiak zarratu eta ile mozkinak klik klik erortzen zaizkit lepo eta bular gainera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Artaziak eta josteko haria azokan bertan topatuko dituzte diseinatzaile aritu nahi dutenek.  Berria - Kultura   2004-09-22

Andre biek jostun lanabesak zituzten eskuartean, artaziak, hari-jostorratzak eta titareak erpuruetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 120. orr.

Eskutatik hartu zion oihala eta, lasterka joanez -itxaroteak mantua berriro eskatuko zioten arriskua baitzekarren-, artaziak hartu eta ebaki egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 334. orr.

Segidan, artaziak hartuta, zast!, mototsa moztu zion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 11. orr.

Apal batean aurkitu zituen artaziez bizarraren kizkur luzeak ebaki zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Saltzaileak, artaziekin ebaki bat egin, eta, trebetasun handiz, alderik alde urratu zuen oihala bi eskuekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.

Arbolaxka artaziekin apur bat kimatzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 163. orr.

Pertikan eserita, inausteko artaziekin arrantza egiten du altzoan azpil baten antzera daukan angurri erdi batetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.

Gizon bat aulkian eserita, artaziekin bere burua zikiratzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Izua zien bizar-labanei eta artaziei, eta inori ez zion ilea mozten uzten, lepoa ebakiko zioten beldurrez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.

Seme, lor itzazu artazi batzuk, nire azazkalak mozteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 306. orr.

Artazi ireki batzuen forma zeukan Museoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 170. orr.

Telefonoaren txirrin-hots etengabeak artazi txikien modura ebaki zuen ilunpea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.

Haren gorputzaren masa hautsi hura guztia, lehen mugimenduetako oinaze hura guztia, joana zen Ilargi larru haren azpian, betortzen ukaldi guztiz zehatz haien, salto handi haien, artazi-jauzi basa haien, irribarre xuri eder haien azpian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 102. orr.

Esan nahi da Museoak artazi-forma zeukala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 170. orr.

2 irud/hed

Ahmedek presoen aldeko gizarte taldeen babesa besterik ez du topatu, baina "larri" dagoela aitortu du, areago Gasteizko alkateak artaziak hartu eta gizarte laguntzak murriztu zituenetik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

3 artazi-jauzi

Haren gorputzaren masa hautsi hura guztia, lehen mugimenduetako oinaze hura guztia, joana zen Ilargi larru haren azpian, betortzen ukaldi guztiz zehatz haien, salto handi haien, artazi-jauzi basa haien, irribarre xuri eder haien azpian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 102. orr.

4 atzerako artazi (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Atzerako artaziarena eginez, erdi hegan, sareetara bidali zuen baloia deabru txikiak. ETC-prentsa   Berria, 2013-08-21

Lehen zatia amaitzear zela Patricia Mascaro etxekoen lehen gola sartzeko zorian egon zen, atzerako artazia eginez erremate ikusgarri batekin. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus