Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batean 35 urteko segoviarrak eta bestean 33 urteko australiarrak ere jastatu dituzte zezenaren adarrak eta mediku-erizainen tresna artatzaileak. Herria 2001-07-19
Badira ere mediku eta artatzaileetan, aintzinean gerlako erabili armak berriz baliatu behar ukan dituztenak ohoinen kasatzeko. Herria 2003-04-24
Orduan jakin nuen ospitaleko jende artatzailearen berri, eta zer eta nola egin behar zen haietarik izaiteko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 62. orr.
Cultus, latinez, axolatia, arduratia, arduraduna, arretatsua da; baita zaindaria, zaintzailea, artatzailea, begiralea, jagolea ere; eta apaindua, dotoretua, edertua ere bai. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Gehienak kotsutzen dire, lepraren usteldurak hartzen ditu, eta bai eriak bai Fraide artatzaileak gaitz berarekin hiltzen dire. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 218. orr.
Erraiten zioten bere artatzaileri: [...]. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 171. orr.
Ezin ukatua, Irisarriko Ospitalearen bisitari dagokio Konpostelako beilarien urratsen ezagutzea, bai-eta heien artatzaile lana eta ongi-etorria egiten zutenenak ere. Herria 2002-11-21
Erran behar da egun gure medikuek eta erien artatzaileek badituztela behar diren guziak sofrikarioen soleitzeko. Herria 2003-02-06
Urte haietan apeza zen arimaren artatzaile, zaurien berri zuena beharrez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 118. orr.
Urte pare bat huntan borrokan ari zen bere gaitza ezin bentzutuz, mediku eta artatzaileek egin ahal guziak egiten ziozkatela bainan aldi bat gehiago eritasuna nagusitu. Herria 2005-02-17
Christophe aitarekin ari den herriko hargina dugu eta Isabelle eri artatzale. Herria 2004-10-07
Egun hauetan jujatua izan da eri artatzaile bat Christine MALEVRE infirmiertsa, zazpi eri haundieri, hiltzeko erremedioa eman diotelakotz ez baitzituen jasaiten ahal heien sofrikarioak. Herria 2003-02-06
Diru laguntza batzu eri artatzaile ikasketak segitzeko eta Benin eskualderat egonaldi egiterat joaiteko herriko bi gaztek galde eginik: 229 euro sokorria ekarria izanen zaie. Herria 2002-07-25
Denek badakite mediku eta eri artatzaile ainitzek, sofrikarioen eztitzeko estakuruan, nehork uste baino gehiago eri handi hiltzen dituztela sendagailu bereziak emanez: hola eri handia lokartzen da bainan ez gehiago iratzartzekotan. Herria 2003-10-02
Billabonan jarri zen mediku, bere sort-herritik bi urratsetan bainan zonbait urteren buruan beste bide bat hartu zuen gisa hartako ikasketa bereziak egundainokotan eginik, hortz artatzale (dentista) plantatu zen. Herria 2005-12-08
Jesus Jubera, aho-artatzailea, 55 urte. Herria 2001-03-01
-Jesus Jubera, aho-artatzailea, 55 urte. Herria 2001-03-01
Hortz artatzailea zen lanbidez. Berria - Mundua 2006-03-07
Judutarra zen sinesmenez, 50 urtez Angelun bizi izan da, ofizioz hortz artatzaile, BAM-eko judutarren elkarte buru egona da luzaz. Herria 2005-04-07
· Hortz-artatzailetzako ikasketak 1981. urtean amaitu zituen. Berria - Mundua 2006-03-07
Gurutze Gorriaz gain, hiru mediku, hiru oin artatzaile eta lauzpabost kine egonen dira lasterketan. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-05-08
Ostiraletan, Valldaura andreari oin-artatzailea etortzen zitzaion etxera, eta bisitak bere piano-eskoletako batekin kointziditzen zuen. ETC-literatura, saiakera Ispilu hautsia, Rodoreda, Merce (Antton Olano), Alberdania / Erein / Igela, 2013
Inoiz edo, dena utzi eta oin-artatzailea izatea pasa zait burutik, baina nago plazera eta lana nahasteak ez liokeela mesederik egingo nire fetitxismoari; misterio guztiaz gabetuko luke. ETC-literatura, saiakera Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi, Erein, 2015
eri artatzaile (6)