Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artatxiki 1 iz artoaren antzeko landarea, hegaztiei jaten emateko biltzen diren ale biribil horixkak ematen dituena (Panicum miliaceum).

Mujiken alorretan aspaldi burutu zen zekalea, aletu oloa eta hazi artatxikia, eta beraren lurretan, aldiz, artoa garatzen hasi berria zen eta garia hozitu gabe zegoen oraindik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.

Inor ez da arduratu, ordea, artatxikia edo basartoa ikertzeaz, "ez baitute interes komertzialik".  Berria - Gaiak   2004-05-18

Hartu garia, garagarra, babak, dilistak, artatxikia eta zekalea; sartu dena ontzi batean eta egin ogia.  Elizen arteko biblia   Ez 4,9

Andres izeneko agure zahar batek, berak ikusia bezala kontatzen zuenez, garagar, galtzuri, garagar gordin eta artatxikiz egindako ogi ugari izan zuten, edateko ur garbia, eta ahul zeudenentzat sagardoa urarekin, eta gainera babak eta barazkiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

Zurezko ontzi karratu-sakonetan sailkatzen genuen alea (metro bat bai sakonean): garia honetan, artoa horretan, oloa hartan, zekalea hurrengoan, eta garagarra; eta basartoa, eta artatxikia, eta zalkea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Kaiolan, ontzitxo batzuk zeuden, artatxikiarekin, barazkiekin eta urarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.

Harrezkero, artoak eta artatxikiak, biek izan dute erroak lur hezez gozatzeko eskubidea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 50. orr.

Goizean goiz jaikitzen zen, sapelarra, artatxiki adarrak, txori opilak erosten zizkien handizkako saltzaileei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Itsasontzietan zeuden merkantziak bulegoan saltzen zituen, beste merkatari batzuei pasatzen zizkien arroz, azukre nahiz artatxiki sorta osoen jabetza agiriak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 39. orr.

2 artatxiki arrunt (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Artatxiki arrunta ("Panicum miliaceum") "Poaceae" familiako espeziea da, artatxikietan ezagunena dena. Noiz eta non etxekotu zen ezezaguna da, baina duela 7.000 urte Transkaukasian eta Txinan agertu zen. ETC-entziklopedia   Artatxiki arrunt, Wikipedia

Australiaren ekialdean eta iparraldean, beste garapen bat ere izan zen; txinatarren antzinako nekazaritzan oinarrizkoa zen artatxiki arruntaren genero bereko artatxiki basa baten haziak bildu zituzten. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

3 artatxiki garagardo (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Artatxiki-garagardoa amaituta, Amos Tutuolaren liburu eder haren oroitzapena etorri zait, eskaintza egin digutelarik: palmaardoa. ETC-literatura, saiakera   Afrika Express, Urtzi Urrutikoetxea, Elkar, 2008

Artatxiki garagardoa, bantu garagardoa edo kaffir garagardoa maltatutako basartoren bidez egindako edari alkoholdun bat da. Garagardo mota hau ohikoa da Afrikan. ETC-entziklopedia   Artatxiki garagardo, Wikipedia

4 artatxiki iletsu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Artatxiki iletsua ("Setaria italica") "Poaceae" familiako espeziea da, artatxikietan ekialdeko Asian hedatuena dena. K.a. VI. miliurtekoan jada Txinan hazten zuten. ETC-entziklopedia   Artatxiki iletsu, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus