Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esku artatsu batzuek txanponak biltzen zituzten, etxearekin konpontxo egindako poliziak gelan sartzen ziren bitartean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.
Dendari dotore eta artatsuak hantxe segitzen du egunero mostradorearen atzean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 15. orr.
Testu hauta bere osoan orotariko analisietarako, lehen zatiko ebakin batzuk baino ez ditugu hemen aldatuko, iruzkinak irakurle artatsuari utziz: [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 141. orr.
Ford Madox Fordek artisau artatsu baten arduraz azaltzen du giza harremanen eta sentimenduen oreka ederra nolatan doan geldika-geldika ahultzen, azkenik era ikusgarrian zapartatzeraino -eromena, suizidioa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.
Lisa, bere ongi izateko premia ase nahian, ez zen Macquartar artatsu, zentzudun, logikazale bat baizik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.
Azterketa formaldatzailearen garapen eta ezarpen artatsuago baterako, ikus bitez 5.5. pasarteari egindako 8. oharrean aipatzen diren lanak. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 155. orr.
Zeinetarik inportantena Hipolita zeritzana baitzen, bere ohorezko dama eta laguntzaile leiala eta artatsua, amaren beztimendez arduratzen zena, baita haren garbitasun pertsonalaz ere, azal-ukenduez zein ile-kentzeaz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.
Lan artatsua da oso, gainera, eta behin azpildura josi eta gero... aise asko burutzen da. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.
Hitz eman zien dei egingo ziela, andereñoaren hitz artatsuak erabiltzera, baldin eta ezeren zantzurik sumatzen bazuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.
Zure aurrean eta zure heleran haizeak ihesi doaz, lur artatsuak azpian lore leunak zabaltzen dizkizu, itsas lautadek irribarre dagizute eta ortzi bareak argi hedatuan dizdiz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.
Gizon gazteak tentu handiz eta artatsu bultzatu, altxatu eta lekuz aldatu behar izan zituen maletak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.
Baldwinek kapelaz eta eskularruez agur esan zion eta atea artatsu itxita alde egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 452. orr.
Beheko aldean zeudenei so egin zien, Cook andrearen mintza-tutua jo zuen begiz, eta hari artatsu begira geratu zen, begiak zabal-zabal eginda. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 244. orr.
Berez ez zion lagundu igotzen, baina igoera hain artatsu gainbegiratu zuenez, lagundu izan balio bezalakoxe ondorioa lortu zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Irteteko ordua iritsi zenean, zutitu, mahaia utzi eta bulegoko kideei agur esan zien, artatsu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 103. orr.
Hainbat gela miatu ostean, egurrezko aulki batean botata zeuden arropa batzuk jantzi, eta, bereak poltsa batean sartu ondoren, biltegitik irten zen, sartu zenean bezain artatsu. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 141. orr.
Hobekien ezagutzen ditugunen gainean baizik ez mintzatzeagatik, hau da, hortik datozen aitoren seme portugaldarren gainean, ezin artatsuago zaintzen dituzte euren dobazakurrak eta alanoak, eurekin lo egitea atsegin izateraino. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 91. orr.