Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artasun iz arra denaren nolakotasuna.

Larderiatsuak, helduak, ar ezaugarriak begien bistan, zulo orotatik dariela artasuna.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 31. orr.

Oroit gaitezen, esaterako, antzinako irudi horiekin, ugalkortasuna eta ematasuna edo artasuna irudikatzen zutenak.  Berria - Kultura   2004-05-12

Izan ere, forma biribilak, definizioz, emetasuna adierazten du; angeluek, berriz, artasuna.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 88. orr.

Ahuldaderik ez, femeninotzat jotzen ditugun fintasunaren edo forma gozoen arbuioa, artasunaren defentsa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 110. orr.

Zeharka begiratu zidan, irriño gartsu batez, eta orduan sexua kaiolatik irten zitzaidan ihesi; berak miresmen aurpegia jarri zuen, artasunaren goren gradua begiztatzen dutenean, gizonok emakumeei ikusi nahi izaten diegun aurpegi hori ikusi nion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus