Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nekazari bat ikusi dute artasoro batean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 197. orr.
Harantzago, artasoro batek ehun metro hartzen zituen luzeran, eta hurrengo muinoaren oineraino iristen zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 442. orr.
Aireratu ez eta, garbi utzi zuten zelai muturraren bukaeran zegoen artasoro batera sartu zen; helizeak zirtzildu omen zuen artorik asko, hura triskantza! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 302. orr.
Ubide baten gainetik jauzi egin, eta artasoro batera joan ziren ezkutatzera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 75. orr.
Berde-berde eta sarria ikusten zen ibaiaren beste aldeko artasoroa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 357. orr.
Sagastiak zeharkatu zituen, artasoroak ere bai, eta eguzkia ezkutatzen ari zela ikusi zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.
Alpapa zelaiak ageri ziren errepidearen bi aldeetan, eta artasoroak urrutiago. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 107. orr.
Eta artasoroak, baratzeak, sagastiak, basoak, urruneko mendiak, haiek ere berdeak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Oraintxe eraman dituela seme-alabak artasorora. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 308. orr.
Lau gizon soroetan barna joan ziren, artasoroen artean, errepidearen alde batetik, eta beste lau zetozen beste aldetik, sagarrondoetan zehar. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.
Artasoroetan eta galsoroetan barna joan nintzen; eta baso batetik zehar. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 37. orr.
Gauez ibili, eta egunez artasoroetan ezkutatu eta lo egin, hori izaten genuen martxarik ohikoena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 342. orr.
Amerikatik Europara heldu da artasoroetan kalte handiak eragiten dituen kakalardo mota bat. Berria - Gaiak 2006-01-28
Kontatzera zihoakion zeinen urduri zegoen Baby Suggs goiz hartan, nola zegoen adi-adi, nola so egiten zuen artasoroaz haragoko ibaira. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 216. orr.
Etxe atzeko artasoro ertzetik joanez, Urkuxetako azken aldapa baino lehen, sagasti bat zegoen, beheko aldean sagar berdeak eta goiko aldean sagar gorriak ematen zituena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 144. orr.
Jondoanez belea gorde, eta Jondone Petriz bildotsa, diote Iparraldeko artasoro zabal ordeka haietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.
artasoro alaiak (5)