Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gose ziren, eta egarri ere; Joanttoren esku zaurituek artamendu baten beharra bazuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.
Hontzari artamendu baten egiteko, itsumandoka bi egur puskatto bilatu eta atzeman nituen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 125. orr.
Duela zonbeit denbora paalezia batek hartu zuen eta artamendu guzien gatik gaitzak bereganatu du 82 urtetan. Herria 2005-11-10
Artamendu guzien gatik pausatu da edo hobeki jainkoak bere ganat deitu du. Herria 2004-10-21
Hala kontsolatzen ziren behintzat, pataska-orduetarik landa, zauriak eta minak sendatzen lehiatzen zirela, mediku artamenduetarik urrun, hain urrun. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.
Herri ttipietako elizetan hetsirik, artamendurik gabe, janari eta sendagailurik gabe, berak bizirik irauteko gutieneko ahalbiderik gabe aurkitzen ziren tokiko jendeen bihotz onaren bizkar bizi ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.
Sarako xaharretxean artamendutan zen. Herria 2001-02-08