Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artamen iz ipar zaintza.

Hormak arrasatuz ibili naiz, kopeta makur, ahalke, adiskideak itxuraz atxikitzeko gisan, eritasun susmatuaren erruz artamen behar nuelako kideei urriki apurra beren bihotzetan sorrarazten!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

Erabaki du beraz Herriko Etxeak karrika horrek merezi duela artamen egiazkoa.  Herria   2004-01-15

Hartu dute beraz xedea, lehen urte huntan berean 50.000 eri ezarriko dituztela artamen berezitan.  Herria   2003-11-27

Gosetearekin gaizki haziak diren 90 miliun haurrak, eta 640 miliun behar bezalako egoitza gabeak, eta 500 miliun artamen batezpadakorik gabeak, eta hiruzpalau ehun miliun eskolagabe eta ezin erran nun geldi errepika hau.  Herria   2004-12-16

Pentsatzen dute artamen etxe berezi bat egitea 2005 urtea barne.  Herria   2001-06-21

Hamabost egunetara doa ixtante ospitalean dela bihotz artamen zerbitzu berezian.  Herria   2005-04-07

Azkenean gaitzak ereman du bere etxeko, inguruko eta eritegietako artamenen artetik, Robert Duhalde, ostatuko nagusia eta zenbat zerbitzu mota bertzalde!  Herria   2001-06-28

Bere mintzaldian Jaun Auzapezak aipatu ditu burutu diren zenbeit egitate, nola: Ihalarreko Auzoteiaren berritzea eta etxe beharrezko baten eraikitzea, eskoleri artamena ekartzea, argi indar hariak lurperatzea.  Herria   2005-02-27

Berak ez zuen hoinbertze artamenez inguratu lehengo Salvador Allende president ohia, berak baztertu zuena Jendearen itxurarik ez, han sofrituen ondotik, burua galduxea, ez letra, ez erremedio, artamenik gabe atxikiak, deus ez jakin beren familiako eta ezagunez.  Herria   2004-09-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus